- Irekian lan egin - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Irekian lan egin

Programa libreen hastapen lantegiak

trabajar en abierto software libres

Badakizu libreak diren software ugari dituzula Ubikeko ordenagailuetan? Hauek erabiltzen ikasi nahi duzu?

Irudiak moldatu, musika konposatu, plastilina mugimenduan ipini edo marrazki digitalak egin ahal izango dituzu. Software libre edota doakoak baliatuko ditugu denon eskura dauden errekurtsoak deskubritu eta erabiltzen ikasteko. Aukeratu gehien interesatzen zaizuna eta zatoz irekian lan egitera!

* OHAR GARRANTZITSUA: Bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du. Gailurik izan ezean, idatz iezaguzu ubik@tabakalera.eu helbidera edo deitu 943 47 50 50 telefono zenbakira.

 

Maiatzak 3. GIMP

Argazki eta irudiak moldatzen ikasi nahi duzula? GIMP programa erabiltzen ikastea da zure aukera! Ezagutu irudi edizioaren eta GIMP-en oinarriak Andy Warhol-en lana imitatuz.

 

Maiatzak 10. LMMS

Posible al da instrumentu fisikorik gabe musika konposatzea eta produzitzea? Honen adibidea LMMS software libreko programa da; soinuaren edizioan emaitza profesionalak lortzeko aukera ematen du.  Soinuen sintetizazioa, audio ezberdinen antolaketa eta MIDI teklatuaren bitartez musika ekoizten ikasiko dugu.

 

Maiatzak 17. Plastimazioa. Stop Motion Studio lantegia

Animazioa egiten ikasi nahi? Stop Motion Studio doako aplikazio errez eta ulergarria erabiliz, mugikor edota tabletekin stop motion animazioak sortuko ditugu gure burua edo plastilina erabiliz.

 

Maiatzak 24. Google Keep

Mugikorra eta APPak egunerokotasunean erabiltzen ditugu: ahozko zein idatzizko oharrak hartu, informazioa zerrendatu eta marrazki bektorialak sortu. Guzti hauek bideratzeko Google Keep baliabidea egokia da. Nola erabili? Zatoz ezagutzera.

 

Ekainak 7. Krita

Krita marrazketa digitalerako, ilustraziorako eta argazki-moldaketarako software indartsua da. Interfaze atsegin eta arina dauzka eta honek lan-fluxua asko errazten du. GNU GPL lizentziapean banatutako software aske honek gero eta jarraitzaile gehiago ditu mundu zabalean, eta Ubikek ere bere hondar-alea jarri nahi du zabalpen honetan, lanerako oinarrizko tresna eta prozedurak azalduko ditugun lantegi honen bidez.

 

Ekainak 14. Blender

Blender 3D-an modelatu eta zeure lanak animatzeko akabera profesionala duen puntako tresna erraza da. Bideo-jokoak, animazioa, 3D inpresioa… hauetako edozein eremutan interesatuta bazaude, animatu zaitez!

 

Ekainak 21. Audacity

Audacity oso ezaguna den grabaketa eta autoedizioa egiteko software irekia da. Programa honen tresna orokorrak ezagutzeaz gain, bideo-jokoetan erabiltzeko efektu eta audio filtro errazak egiten ikasiko dugu. Grabaketa eta bideo-jokoen soinu diseinuan interesatuta daudenentzat.

 

Ekainak 28. OpenShot

OpenShot bideo edizio software libreen artean indartsuenetarikoa da. Plataforma guztietan lan egiteko aukera ematen du (Linux, Mac eta Windows). Interfaz erakargarria edukitzeaz gain, funtzionamendua ikasteko eta erabiltzeko erraztasunak ditu ezugarri. Efektuak, izenburuak eta animazioak sartzeko ere aukera ematen ditu. Izugarria ezta? Animatu zaitez.

 

 

 

 

 

 
 

  • Data: Osteguna, 2018ko Maiatzak 3 > Osteguna, 2018ko Ekainak 28
  • Ordutegia: 18:00 - 20:00
  • Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
  • Hizkuntza: EU
  • Pertsona Kopurua: 18
  • Sarrera: Izen ematea