Itsaspeko gorria - 1-4 urte artekoek ikasi, sortu eta gozatzeko tartea - Ane Zaldibar Ibañez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Itsaspeko gorria

1-4 urte artekoek ikasi, sortu eta gozatzeko tartea

Itsaspeko gorria - Naiara Palacios

Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?

Oharra: saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri prest zikintzeko!

 

Saioak:

 

2019/10/01

 

Nolakoa da gure janaria? Denok gauza berdinak jaten ditugu? Zuri zer gustatzen zaizu jatea? Eta animaliei? Frutak eta barazkiak, gure plateretan egoteaz gain, artean ere topatu ditzakegu. Saio honetan forma, testura eta koloreak margotu, esploratu eta dastatuko ditugu!

 

2019/10/15 Jantziko gara!

Prakak, gona, galtzerdiak edo kamisetak egunero janzteko erabiltzen ditugun elementuak dira. Lisoak, estanpatuak, koloredunak edo testuradunak badira gure itxura alaitu edo tristetu dezakete. Baina, nola egiten dira? Zer iruditzen egun batez arropa diseinatzaile bihurtzen bagara?

 

2019/11/05 Tropikalia 

Itsaspeko Gorriak oihan tropikalera eramango gaitu oraingoan. Zer topatuko dugu? Galduko al gara? Lagunak ezagutuko ditugu? Ziur jolasteko tartea izango dugula!

 

2019/11/19 Arkitektoak gara! 

Zer topatuko dugu Itsaspeko Gorriaren bidean? Hiriko kaleak eraikinez josiak daude: eraikuntzak, etxeak, liburutegiak, dendak... baina, nork egiten ditu? Eta nola? Material pila izango dugu eskura gure hiri-paisaia eraikitzeko!!!

 
 

2019/12/03 Xxiii, entzun! 

Zer da soinua? Zer egin daiteke soinuarekin? Zenbat entzuten ditugu egunean? Margotu, ikusi, entzun daiteke? Soinu desberdinen entzumena egingo dugu eta hauek eragiten dituzten tramankuluak eraikiko ditugu.

 

2019/12/17 Tiki-taka, tiki-taka  EMAN IZENA

Segunduak, minutuak, orduak eta egunak gonbidatuko ditugu gaur gurekin Itsaspeko gorrian jolastera!

 

 
 

Guests

Ane Zaldibar Ibañez

Marrazkilaria

Documentación

Argazkiak

Zer jaten dugu?

Zer jaten dugu?

Tropikalia

Tropikalia

Auzolana

Auzolana

Oinutsik

Oinutsik

Aztarnak

Aztarnak

MiniUbik

MiniUbik

Itsaso zabalean

Itsaso zabalean

Kolore eta formetan murgildu

Kolore eta formetan murgildu

Shh! Entzun txorien kantak

Shh! Entzun txorien kantak

Arrasto abstraktuak sortzen

Arrasto abstraktuak sortzen

Kaixo, udaberria!

Kaixo, udaberria!

Itsasoari entzun

Itsasoari entzun

Euria ari du. Egindako lanen emaitzak

Euria ari du. Egindako lanen emaitzak

Itsaspeko gorria (2018-10-02)

Itsaspeko gorria (2018-10-02)