Itxaro Borda | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Itxaro Borda

Itxaro Borda (1959, Baiona) idazleak bere lehen lana 1984an plazaratu zuen: Maiatz elkartearekin Bizitza Nola Badoan izeneko poema bilduma. Geroztik hamaika bider, olerki liburuak eta nobelak tartekatu ditu bide luzea eginez euskal literaturaren alorrean. 2002an Euskadi Literatura Saria eman zioten %100 Basque (Susa) eleberriarengatik. Euskal prentsan kolaboratzen du 1977az geroztik eta hainbat musika talde askorentzat letrak ere izkiriatu ditu. Bere azken lana, Odolak Su Gabe Diraki antzerkia, 2017an atera da Maiatz argitaletxean.