Mugak / Fronteras - Hots hiru ahots bakarrean - Itxaro Borda | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hots hiru ahots bakarrean

Itxaro Bordaren esku-hartzea

Hots Hiru Ahots Bakarrean

Mugak/Fronteras proiektuaren baitan Itxaro Bordak idatzitako “Hots hiru ahots bakarrean” testu berria aurkeztu eta irakurriko du Itsaso Gutierrez-en gitarraz lagunduta.

“Isiltasunean pentsatzen hasten garenean, dakizkigun hizkuntzak oro nahasten zaizkigu garunen meandreetan. Ez dugu ezer kontrolatzen. Gure desioak, nahikundeak, borondateak ez du indarrik buru zokoan sortzen den nahasmendu linguistiko hori muga finkoetan atxikitzeko. Zer gertatzen da aldi berean merde frantsesez pentsatu eta eman dezagun schiesse alemaneraz ahoskatzen dugunean?”

 

Streaming bidez jarrai dezakezu irakurketa, hemen

Guests

Itxaro Borda

Idazlea