Itziar Orbegozo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Itziar Orbegozo

Itziar Orbegozo

Arte Ederrak ikasi ondoren Madrilen Zine eta Telebistan errealizazio eta muntaia ikasi zuen. Ordutik formatu ezberdinetan errealizadore eta editore bezala egiten du lan, hala nola, zinea, publizitatea edota bideoklipen alorrean. 2018an bere lehen film laburra sortzen du, "I am now awake", presentzia, espazioa eta denboraren inguruko kezkan arakatzen duen lan pertsonal eta autobiografikoa. Berriki, Tamara García Iglesiasekin batera, Mugaritz jatetxearentzat 16mm-ko bere lehen film laburra zuzendu du.