Ixiar Rozas | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ixiar Rozas

Ixiar Rozas

Urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoairen artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen. Bere testuak, saiakerak eta artikuloak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratu dira. Izenburu batzuk: Negutegia (2006), Beltzuria (2014), Ejercicios de ocupación. Arte, vida y trabajo (2015). Sortzaile garaikideei eskainitako Humano caracol (2006-2009) dokumentalen egilea da. Kultur langile bezala, mintegiak, lantegiak eta hitzaldien antolaketan ibili da. Besteak beste, “Periferiak” (2002-07), “Erresonantzian” (2011), “Arrakalatuta” (2014-15), “Proklama” (2014-16). Arte Ederretan doktorea (EHU-UPV), egun, Arte Hezkuntzako irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) eta Azala espazioko lantaldeko kidea.