Babesletza eta aliantzak enpresa eta erakundeekin | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Izan laguntzaile

Ekimen pribatuen laguntza funtsezkoa da proiektuaren bideragarritasunerako. Hori horrela, Tabakalerak gonbitea luzatzen die zentroaren eta bere jardueren garapenean modu esanguratsuan lagundu nahi duten enpresa, fundazio, erakunde eta bestelako organismoei. Modu horretan, denboran jasangarriak diren aliantza estrategikoak sortuz, eta kulturaren, komunitate artistikoaren eta gizartearen arteko bitartekaritza modu berriak sustatuz. Askotariko profil, tamaina, jarduera edo ekintza eremutako enpresek dute programa honetan parte hartzeko aukera.

Imagen centro

Zer esan nahi du Tabakalera babesteak:

  • Kulturarekiko konpromisoa hartzea.
  • Nazioartean sona handia duen kultur erakunde baten markarekin bat egitea.
  • Publikoarekin konektatzea ekintza berritzaileen bitartez.
  • Zentroko espazioen erabileran beste inork ez dituen abantailez gozatzea.
  • Hiriko epizentro kulturalaren parte izatea eta Donostiak nazioartean hiri-kultural gisa duen posizionamendua laguntzea.
  • Gizartearen garapenean laguntza ematea.

Onurak

Tabakalerarekin bat egiteak enpresa edo erakunde bakoitzerako, bere helburu, gizarte-ardura-politika edo mezenasgoaren arabera, espreski diseinatutako kontraprestazioa jasotzea ahalbidetzen du.

  • Prentsaurrekoa kontratua sinatzean.
  • Komunikazio ekintzetan parte hartzea.
  • Komunikabideetan errekonozimendua.
  • Urteroko bilerak Tabakalerako arduradun nagusiekin.
  • Logoaren presentzia zentroan.
  • Logoaren presentzia webgunean eta kolaboratzaileen atalean.
  • Logoaren presentzia euskarri fisikoetan.
  • Aipamenak sare sozialetan.
  • Zure markaren sendotzeari begira ekitaldi pribatuen antolaketa.
  • Bisita gidatu esklusiboak.
  • Gonbidapenak.
  • Presentzia inaugurazioetan.
  • Arreta berezia/esklusiboa.

Irabazi asmorik gabeko erakundeen erregimen fiskalaren eta mezenasgoari eskainitako sustapen-neurrien baitan, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakalera lehentasunezko jarduera gisa izendatu du. Izendapen horrek gure babesle eta laguntzaileei onura fiskalak eskaintzea ahalbidetzen digu.

Hainbat motatako kolaborazio moduak eskaintzen dira, onura ezberdinekin.
Interesa baduzu zure enpresa honen guztiaren parte izan dadin, pozik aztertuko ditugu zure beharrak eta egokiena zaizun kolaborazio programa diseinatuko dugu. Idatz iezaguzu: babesletza@tabakalera.eu

Deskargak

Bat egin Tabakalerarekin - Babesletza txostena

Bat egin Tabakalerarekin

Babesletza txostena