2017-08-04 14:00

Izen berriak iragarri dira Dantz jaialdiaren egitarauan

Musika garaikide eta elektronikoaren topagune izango den jaialdi hau irailaren 1 eta 2an egingo da Donostian, eta Tabakalerarekin elkarlanean antolatu da.

Izen berriak gaineratu dira dagoeneko zabala zen jaialdiaren kartelera: SKIP&DIE, Piek, Reykjavik606 + INESFERA, Curva Chiusa, Lehior Bilbao, Mattin, Joke De Vriese eta Disco Bambinos

Hilabete baino gutxiago falta den honetan, Dantz jaialdiak bere programaren hirugarren aurrerapena eman du ezagutzera. Jaialdiaren baitan 50 jarduera inguru antolatuko dira, guztiak Egia auzoan: Tabakaleran, Gazteszenan, kalean eta klubetan.

Dantz jaialdiaren programaren hirugarren aurrerapenak honako egileok hartzen ditu barne: SKIP&DIE, Piek, Reykjavik606 + INESFERA, Curva Chiusa, Lehior Bilbao, Mattin, Joke De Vriese y Disco Bambinos. 

Izen berri hauek orain arte beste aurkezpen batzuetan iragarritakoei gaineratzen zaizkie: Nightmares On Wax, Session Victim, Islam Chipsy, Kiki Hitomi, Daniel Haaksman, Mad Muasel,  Miguel A García, Manci, Eguzkiaren Semea & Friends, Ope Loeb & Alvva, Blami MC, Telmo Trenor, Galiano, Nathan Joy, Las Marines, Erresistentzia Taldea, Syr eta Artie Escolar. 

Kontzertuen programa, gainera, beste mota batzuetako jarduerekin osatuko da: lantegiak, performanceak, ikus-entzunezkoak, foodtruckak, etab.

 

Tabakalera, espazio nagusietako bat

Tabakalera izango da gune nagusietako bat jaialdian eta hainbat kontzertu hartuko ditu bere instalazioetan.

Horrez gain, Tabakalerak ere egin du programaziora bere ekarpen propioa: zarata eta inprobisazioarekin lan egiten aditu den Mattin euskal artistak zuzenduko duen lantegi eta performancea, hain zuzen. Jarduera hau Ezorduan programaren baitan kokatzen da. 

Informazio gehiago: dantz.eu