Anarchivo sida - Izenen tailerra - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Izenen tailerra

Taller_de_los_nombres

Izendatzea eta izendatua izatea kontu politikoa da. GIB/HIESaren krisiaren testuinguruan badira izendatzeko modu batzuk, hala nola “kaltetu”, “eramaile”, “gaixo” edo “kutsatu”, gorputz batzuek besteen aldean dituzten muga eta pribilejioak markatzeko balioko dutenak. Gugan eragina duten izendapenak berrikusi eta aldarrikatzea proposatzen du Izenen tailerrak. Tailer hori Tabakalerako Bitartekaritza­taldeak bideratuko du, eta Josune Urrutia ilustratzailearen eskutik, tailerreko emaitzak mapa batean jarriko dira pixkanaka.

Tailerraren ordutegi eta lekuak parte hartuko duten taldeekin zehaztuko dira.

 

Tabakalera     Donostia San Sebastián Capital Europea de la Cultura