Jarduera programa
Ikus-entzunezkoaren aldiriak

Jorratzen dituen lan ildoetan sakontzeko xedearekin, Ikus-entzunezkoaren aldiriak. Ingurua marrazten duten puntuak erakusketarekin lotuta dagoen jarduera programa bat diseinatu da. Begirada eta analisi kritiko baten bitartez, erakusketek gaur-egungo testuinguru espazial eta tenporalean izan ditzaketen loturak identifikatzen lagun dezakeen jarduera osagarriak proposatu dira.
Irekiera asteburuan zehar Dora García artistak Oscar Massota El helicóptero happeningaren berrikusketa plazaratuko du eta Roger Bernaten performancea ere izango da. Gerora, eta abenduan erakusketa bukatu bitarte, Itziar Barrioren performancea, Analivia Cordero dantzari eta koreografoaren lantegi teoriko praktikoa, Aimar Arriolaren lIburutegi partekatuaren aktibazioa Duen Xara Saachi artistaren eskutik eta Euskal Herriko bideo-arteari buruzko mahaingurua aurkitu ditzakegu jarduera programan. Halaber, abenduan Itziar Barrio eta Dora Garcíak Tabakaleran sortutako piezak eskainiko dira estreinekotz eta Itziar Okarizek performancea ere eskainiko du.
Argazkia: Herman Asselberghs, Speech Act (2011). Auguste Orts-en lagapena.
Ingurua marrazten duten puntuak
Jarduerak
-
Performanceak eta antzezpenakAhots gora irakurri. Bost irakurketa-ekintza2015-10-23 - - Erakusketa Aretoa
-
Performanceak eta antzezpenak, ZinemaAll of Us Want to Work Less / El Helicóptero / Diario de Sueños2015-12-19 - - Zinema - 1 Aretoa