Jardun Artistikoentzako Institutuaren deialdia 2020 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Jardun Artistikoentzako Institutuaren deialdia 2020

*Deialdia apirilaren 30era arte luzatuko da, osasun-alertaren ondorioz indarrean jarritako araudiarekin bat eginaz. 

Jai ikasketa-programak (JAI) ekainean hasiko du ibilbidea, eta, hiru hilabetez, arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko gune gisa funtzionatuko du. Prestakuntza Tabakalerako Sortzaileen Gunean izango da, ekainaren 1etik abuztuaren 30era bitartean, eta Artium museoan ikusgai egongo da.

Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira institutu berri horren tutoreak, eta irakasle lanetan Katinka Bock, June Crespo, Moyra Davey, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati eta Zbynek Baladran beste hainbat artista arituko dira.

Gainera, Institutuak Ikerketa Batzorde bat izango du, Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria), Oier Etxeberria (Tabakalerako (Donostia) CICCeko Arte Garaikideko arduraduna) eta programaren tutoreek osatua. Batzordekideak izango dira artista eskola osatuko duten 16 partaideen aukeraketa egingo dutenak.

 

Informazio praktikoa:

Nola parte hartu? Proposamena bidali eskubiko formularioaren bidez.

Hizkuntza: Ingelesa

Matrikula: 300 €

Parte hartzeko epea: 2020ko otsailaren 21etik martxoaren 31ra (biak barne).

Ebazpena: 2020ko apirilaren 10ean jakinaraziko zaie parte hartzaileei.

 

Deialdiaren oinarriak:

Jardun Artistikoentzako Institutua deialdia 2020 (pdf)

 

 

Jardun Artistikoentzako Institutuari buruzko informazio gehiago

  • Aurkezpen epea: 2020-02-21 00:00 - 2020-04-30 23:59
  • Egoera: Irekita
Proposamena bidali