JoLabs - Kultura digitala eta teknologia lantegiak familientzat | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

JoLabs

Haur eta familientzat tailerrak

jolabs, familientzako lantegiak
Partekatu!

JoLabs haur eta familiak teknologiaren eta kultura digitalaren mundura hurbil daitezen elektronika, mekanika, kodea, bideo-jokoak edota fabrikazio digitalaren inguruan garatzen diren jarduerak dira. Gai horiek modu pedagogiko, kritiko, sortzaile eta dibertigarrian lantzen dira bertan.

JoLabsek hainbat proiektu ditu bere baitan: JoLabs - Kuxkuxean (Ubiken haur eta gazteei zuzendutako tailerrak), JoLabs - Do It in Family(familian proiektuak garatzeko Hirikilabsen egiten den zikloa) eta JoLabs - Ekin! (teknologian gehiago sakondu eta esperimentatzeko Hirikilabsen egiten diren lantegiak) biltzen ditu.

Jarduerak

  • Lantegiak
    2019-01-25 > 2019-04-12 - 17:30-19:30

    Zientzia bizi eta esperimentatzeko gazteei zuzendutako lantaldea da Zientzia ez da fikzioa. Biologia, kimika edo fisika proiektuak landuko ditugu bertan eta eguneroko errealitatearekin lotura duten esperimentuak egingo ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-09-22 > 2018-12-01 - 11:00-13:00 (Larunbatak)

    Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-07-17 > 2018-08-31 - 11:00-14:00 (jaiegun eta zubiak izan ezik)

    Zirkuitu elektriko erraz batekin zer egin daitekeen jakin nahi? Zure kamiseta zahar horri argia jarri nahi diozula? Ez dakizula zer den graffiti interaktibo bat, baina probatu nahi duzula? Zatoz ba Hirikilabsera kuxkuxeatu eta frogatzera!

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-06-02 > 2018-06-30 - 11.00-13.00 (Larunbatak)

    Familientzako lantegi honetan haurrak eta familiak zinematografiaren mago bilakatuko dira. Véronique Tadjo-ren Panteraren dantza ipuina abiapuntu moduan hartuta film kolektibo esperimental bat egingo dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-05-04 > 2018-06-15 - 17:30-19:30

    Altzariek, jantziek, etxeko tresnek... diseinu eta proba prozesu bat igarotzen dute guk dendan erosi aurretik. Lantegi honetan diseinatzaile eta asmatzaileen buruan sartuko gara. Eguneroko objektuak diseinatzeko prozesua landuko dugu. Prototipoak pentsatu, sortu eta testatu egingo ditugu, gero irudimenari eta asmakizun zoroei bide emateko. Munduan bakarrak diren objektuak sortuko ditugu!

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-01-13 > 2018-03-24 - 10:00-13:00 (Larunbatak)

    Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-01-12 > 2018-03-16 - 17:30-19:30

    Jolasetan oinarritutako ikasketa eta jolas kolaboratiboetatik abiatzen den sormen prozesua. Sei saiotan gaur egun erabiltzen ditugun jolasak ezagutu eta gure gustuko jolasak sortuko ditugu. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-12-16 - 11:00-13:00

    Pila batzuk, iman pare bat...eta hop, prest dugu autopropultsatutako ibilgailua! Etorri zeurea egitera eta izan zaitez azkarrena!

     
    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-12-01 - 17:30-19:30

    Elektronikarekin esperimentatzeko jolas bat sortuko dugu. Elektronikaren oinarrizko elementuak aztertuko ditugu, hots, gure jostailuen barnean zer ezkutatzen den eta hauek nola funtzionatzen duten ikertu. Motoreak, etengailuak, erresistentziak eta argiak bezalako materialez baliatuz, mahai-joku baterako materiala sortzeko gai izango gara.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-11-18 - 11:00-13:00

    Donostian bada mendi suitzarra eta laster... baita kanikariuma ere! Kanikentzako mendi errusiar bat eraikiko dugu… kontuz, ez atera errailetik!

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-10-27 - 17:30-19:30

    Arkitektura munduan murgilduko gara eta eraikuntza-jolasak sortuko ditugu. Barra eta lotune ezberdinekin saiakerak egingo ditugu, hauek oinarri hartuta egitura espazialak eraiki ahal izateko.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-10-21 - 11:00-13:00

    3 puntako spinnerrak gehiegi ikusi ditugu! Egin ditzagun diseinu berriak; egin dezagun gure argidun spinnerra.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-22 - 17:30-19:30

    Lantegi honetan makinen mekanika ulertzeko jolasak sortuko ditugu: gurpil horzdunak, poleak, pasabideak… hauek guztiak kateatuz jolas kolaboratibo baterako materiala sortuko dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-16 - 11:00-13:00

    Lantegi honetan margoak eta osagarri elektrikoak konbinatzen ikasiko dugu, euren kabuz koadro zoroak sortuko dituzten robotak egiteko.

     

     

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-16 > 2017-12-02 - 10:00-13:00 (Larunbatetan)

    Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-07-18 > 2017-08-31 - 11:00-13:00

    Iazko udan egin bezala, familiak teknologia eta kultura digitalera hurbiltzea sustatuko dugu. Txoko ezberdinetan antolatutako proiektuen bitartez, esperimentazioa eta sormena era autonomo batean landuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-06-17 - 11:00-13:00

    Lantegi honetan askotariko aplikazioak erabiliko ditugu diseinuak egiteko, eta ondoren Ubikeko 3D inpresoran inprimatuko ditugu.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-06-03 - 11:00-13:00

    Lantegi honetan ordenagailu eta tresna elektroniko zaharrak ireki, zatiak atera eta piezak berriro elkartuz birziklatutako tramankulutxo berriak egingo ditugu.

    Lekua: - Ubik. Biblioteca de creación de Tabakalera

    + Info

  • Lantegiak
    2017-06-03 > 2017-06-24 - 11:00-13:00 (Larunbatetan)

    'JoLabs' programako familiei zuzendutako lantegi honetan teknologiarekin eta dantzarekin esperimentatuko dugu eta, bukatzeko, obra bat sortu eta taularatuko dugu uztailaren 1ean, 'Kamaleoiak Gara!' familientzako programaren barnean.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-05-20 - 11:00-13:00

    Lantegi honetan zirkuitu elektriko sinple bat oinarritzat duten trebezia-joko txikiak egiten ikasiko dugu.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-05-06 - 11:00-13:00

    Programaziora sarrera eskainiko digun lantegi honetan Makey-makey delakoa erabiliko dugu, baita imajina ezin ditzakegun hainbat objektu ere.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-04-15 - 11:00-13:00

    Pixelez pixel hainbat irudi sortzeko balio duten plastikozko pieza txiki hauetaz baliatuz guk aukeratutako pertsonaien figuratxoak eraiki ahal izango ditugu Hama lantegi honetan.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-04-01 - 11:00-13:00

    Saio honetan Scratch aplikazioaren bidez programazioaren mundura gerturatuko gara.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-03-18 - 11:00-13:00

    Lantegi honetan eskuzko inpresio teknika bat ikasiko dugu: hektografoa.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-03-10 - 17:30-19:30

    Haurrentzako ehungintza eta oihalekin lantegi honetan patroiak moztu eta josten ikasiko dugu eta norberak sortutako diseinuak garatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-03-04 - 11:00-13:00

    Tailer honetan gure etxean, oso modu errazean, plastilina eroalea nola egin dezakegun ikasiko dugu. 

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-02-18 - 11:00

    Lantegi honetan binilo textil-a erabiliz transfera egin eta gure kamisetak pertsonalizatzen ikasiko dugu.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-02-10 - 17:30-19:30

    Hamar eta hamalau urte bitarteko neskamutilentzako lantegi honetan programazioa lengoaiak ezagutuko ditugu, zein logika jarraitzen duten ulertu eta programazioaren oinarriak ikasi.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-02-04 - 11:00-13:00

    Stop Motion animazio teknika nola erabili ikasiko dugu lantegi honetan.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-01-21 - 11:00-13:00

    En este taller para niños, niñas y jóvenes aprenderemos a crear circuitos eléctricos, utilizando para ello hilo de coser.

    Lekua: - Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-01-14 > 2017-05-27 - 10:00-13:00 (Larunbatero)

    Hiruhileko honetan ere Do It in Family (DIF), Egizu familian, formatuarekin jarraituz, prozesu berri bat abiatuko dugu. Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-11-05 - 11:00-13:00

    María Mallok gidatzen duen lantegian angulu zuzenik gabe forma naturalak dituzten hiri, auto eta objektu arruntak nolakoak izango liratekeen imajinatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-10-01 > 2016-12-10 - 10:00-13:00

    Larunbateroko JoLabs saioak hiru hilabeteko prozesu bilakatuko dira eta lantegi estrukturan lan egitetik, epe luzeagoko proiektuetan egingo da lan. Larunbatero lan-formatu libre batean lan egingo dugu, sormena eta ikasketa kooperatiboa garatuz.

    Lekua: - Hirikilabs. Laboratorio de cultura digital y tecnología

    + Info

  • Lantegiak
    2016-09-10 > 2016-09-24 - 11:00-13:00 (Larunbatetan)

    3D inprimagailuen garaian gauden honetan hauetara heltzeko bidea ikasiko dugu lantegi honetan: papereko 3D marrazkiak eta ordenagailu bidezko 3D modelaketa.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-08-31 - 11:00-13:00

    Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean musika klasikoa eta teknologia lotuko ditugu. Elektronika zer den eta nola funtzionatzen duen ikasiko dugu eta ondoren elektronika erabiliz taldean tresna ezberdinak eraikiko ditugu. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-08-02 > 2016-08-30 - 11:00-13:00 (astearte eta ostegunetan)

    Egin ezazu zerorrek (DIY) eta Egin dezagun elkarrekin (DIWO) filosofiak jarraituz, txokoak osatu ditugu hainbat proiektu txikirekin. Teknologia kontzeptuak ikasi, jolastu eta gure sormena lanean jarriko dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-07-23 > 2016-07-30 - 11:00-13:00

    Social Toy ekimena oinarritzat hartzen duen jostailuen diseinu eta eraikitze prozesua.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-07-02 > 2016-07-09 - 11:00-13:00

    Taller impartido por Maushaus en el que aplicaremos su punto de vista sobre la arquitectura y el arte al proceso de creación de juguetes.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-06-24 > 2016-06-25 - 17:00-20:00 (E24) y 11:00-13:00 (E25)

    JoLabs lantegi honetan gure eskuekin musika elektronikoa sortzeko behar diren oinarrizko osagaiak sortuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-06-11 > 2016-06-18 - 11:00-13:00

    Elektronika, jostailuak edota etxean ditugun elementuak erabiliz musika tresnak egingo ditugu JoLabs lantegietan.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-05-28 > 2016-06-04 - 11:00-13:00

    Eduki digitala eta gure gorputzen mugimendua lotuko ditugu sentsoreen bidez, horrela interaktiboak izango diren txotxongilo digitalak sortuz.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-04-23 > 2016-05-07 - 11:00-13:00

    Maiatzaren 14ean Tabakaleran Scratch eguna ospatuko dugula aprobetxatuz, motorrak berotze aldera aurreko larunbatetan ere Scratchen oinarriak ikasiko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-04-09 > 2016-04-16 - 11:00-13:00

    Elektrizitatea eta elektronika zer den eta nola funtzionatzen duen ikasiko dugu

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-04-02 - 11:00-13:00

    Nola funtzionatzen du elektrizitateak? Zer da elektronika?

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-03-21 > 2016-03-23 - 11:00-13:00

    5 eta 12 urte bitarteko neskamutilentzat fabrikazio digital lantegiak.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-03-05 > 2016-03-19 - 11:00-13:00

    7 eta 14 urte bitarteko neskamutilentzat 3D inprimaketa lantegia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-02-20 - 10:00-14:00

    Latatxo egitasmo sozio-hezitzailea da, argazki kamera bat eraikitzearen esperientzian oinarritzen dena.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • 2016-02-06 > 2016-02-27 - 11:00-13:00

    Diseinu guztien atzean dagoen logika ezagutu eta sormena martxan jarriko dugu laborategian ditugun makinen laguntzaz.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-01-30 - 11:00-13:00

    Lantegi honetan Robot bat sortuko dugu birziklatutako materialetan oinarrituz.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-01-16 - 11:00-13:00

    Gure jantziren bat ekarriko dugu etxetik (kamiseta, gona...) eta bertan ditugun materialak erabiliz gure diseinuak gehituko dizkiegu

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-01-09 - 11:00-13:00

    Ordenagailu zaharren tripak ireki eta barruak arakatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-01-04 > 2016-01-05 - 11:00-13:00

    5 eta 12 urte birtarteko neskamutilekin teknologia eta kultura digital lantegi berezia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-12-05 > 2015-12-26 - 11:00-13:00

    Robotika zer den eta zein funtzio dituen deskubritzeko lantegiak.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-11-28 - 11:00-13:00

    Scratch lengoaia erabiliz Arduino plakak programatzeko haurrentzako tailerra. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-11-21 - 11:00-13:00

    Aurrez ikasitakoarekin geure bideo jokoak sortuko ditugu. Bideo joko baten egitura jarraituz (pertsonaiak, helburua, arauak…) gure gustoko bideo jokoak egingo ditugu, hauekin jolastu eta ondoren sarean partekatuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-11-14 - 11:00-13:00

    scratch.mit.edu webgunean aurki ditzakegun bideo jokoen egitura aztertu ondoren, euren gustura moldatzeko aukera izango dute partaideek.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-11-07 - 11:00-13:00

    Bideojoko propioak sortzeko tresnak ezagutzeko aukera izango dute partaideek

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-31 - 11:00-13:00

    Argia duten bitxiak, jantziak edota panpinak apaintzen ikas dezakezu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-24 - 11:00-13:00

    Gure jostailu zaharrak ekarriko ditugu tailerrera, ireki, nola funtzionatzen duten ikusi eta moldatu egingo ditugu. Jostailuen barnean dagoen logika ulertuko dugu eta taparen azpian ezkutatzen diren zirkutu elektriko eta elektronikoak ezagutuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-17 - 11:00-13:00

    Stop motion animazio teknikak oso modu errazean film txikiak eta bideoak egiteko aukera ematen digu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-10 - 11:00-13:00

    Gure etxean, oso modu errazean, plastilina eroalea nola egin dezakegun ikasiko dugu. Plastilina bera erabiliz elektrizitate zirkuitu txikiak sortu eta jolas desberdinak egingo ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-03 - 11:00-13:00

    Lehen tailerra sormen elektronikara sarrera bat izango da. Makey Makey hardware libreko plakak erabiliz musika sortu eta bideo jokoetan jolasteko joystick kontrolagailu bat egingo dugu. Elementu desberdinen eta gure gorputzen eroaletasuna aztertuko dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info