JoLabs - Ekin! - Orain argi ikusten dut! - Ana Almandoz, Gorka Segurola Dorronsoro | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Orain argi ikusten dut!

Objektuen diseinu eta sortze lantegia

Jolabs - orain argia piztu zait

Nola diseinatzen da aulki bat, lanpara bat edo oinetako batzuk? Nolakoa da objektuen sortze prozesua? Gustuko al ditugu gure jantziak edo gure etxeko aulkiak? Ala beste nolabaitekoak izatea gustatuko litzaiguke?

Altzariek, jantziek, etxeko tresnek... diseinu eta proba prozesu bat igarotzen dute guk dendan erosi aurretik. Lantegi honetan diseinatzaile eta asmatzaileen buruan sartuko gara. Eguneroko objektuak diseinatzeko prozesua landuko dugu: zein funtzio bete behar dituzten, nori zuzenduak diren, zein nolako itxura izatea gustatuko litzaigukeen edo zertarako erabili daitezkeen.

Prototipoak pentsatu, sortu eta testatu egingo ditugu, gero irudimenari eta asmakizun zoroei bide emateko. Munduan bakarrak diren objektuak sortuko ditugu!

Lantegi hau lau ostiraletan egingo da, maiatzaren 4 eta 18an eta ekainaren 1 eta 15ean.

Más actividades de JoLabs - Ekin!:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.