JoLabs - Jolas kateatuak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Jolas kateatuak

jolas kateatuak engranajeak laser mozketa

Nola funtzionatzen du mekanikak, elektronikak, programazioak? Zer ezkutatzen da jostailuen barnean? Nola diseinatu jolaserako espazio bat eta bertako altzariak?

Hirikilabserako sarreran jarri dugun negutegian gazteak teknologiarekin esperimentatzeko txoko bat sortuko dugu. Lau lantegitan banatuta gai desberdinak jorratuko digugu bertan: mekanika, elektronika, diseinua, fabrikazioa… eta hauetan oinarriturik jolas eta elementu sortuko ditugu ondoren hauekin jolastu ahal izateko.

Lehen lantegi honetan makinen mekanika ulertzeko jolasak sortuko ditugu: gurpil horzdunak, poleak, pasabideak… hauek guztiak kateatuz jolas kolaboratibo baterako materiala sortuko dugu. Birziklatutako materiala erabiliko dugu eta 3D eta laser mozketa teknologia erabiltzen ikasi eta praktikan jarriko ditugu.

Más actividades de JoLabs - Ekin!:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Documentación

Videos

Gorka Segurolari

Gorka Segurolari "Jolas kateatuak" lantegian egindako elkarrizketa

Argazkiak

Ekin! Jolas kateatuak

Ekin! Jolas kateatuak