Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol

Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol

Egin dituzten azken lanetan, Guillem Mont de Palol eta Jorge Dutor artistek hizkuntza, semiotika, adierazia eta adierazlea, soinua, soinuaren fisikotasuna, gorpuztasuna eta mugimendua jarri dituzte jokoan. Diotenez, ez diote beldurrik umorea erabiltzeari bere jardun artistikoaren beraren ekoizpen-, sorkuntza-, emanaldi-, elkarreragin- eta hedapen-formatua zalantzan jartzeko. Nolabaiteko zentzu politikoa dute haien lanek, koreografiaren kontzeptua hedatzen eta arte-diziplinen mugaldean lan egin baitute.

Guillem Mont de Palol eta Jorge Dutor elkarrekin lanean hasi ziren 2008an, Amsterdamen. Jorgek Madrileko RESADen ikasi zuen eta eszenografoa eta performerra da. Guillemek Amsterdameko SNDOn ikasi zuen eta koreografoa, dantzaria, performerra eta mugimendu, inprobisaketa eta konposizioko ikerketako irakaslea da. Orain bederatzi urte Amsterdamen elkarrekin lanean hasi zirenetik lan hauek ekoitzi dituzte: Uuuhhh, Yo fui un hombre lobo adolescente inventado, Horrores (2009), ¿Y por qué John Cage? (2011), #Losmicrófonos (2013), This movie filma (2013) eta Grand Applause opera (2016).