Juan Canela | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Juan Canela

Juan Canela (1980. Bartzelonan bizi da eta bertan egiten du lan) kuradore independentea eta kritikoa da. BAR project eta Azotea proiektuen sortzaileetako bat da, baita SYNAPSE - The International Curators' Network at Haus der Kulturen der Welt (Berlin) erakundeko kidea eta ARCO Madrid erakusketako Opening ataleko komisarioa ere. Honako proiektu hauen komisario izan da, besteak beste: Jazmín López: A noir, E blanc, I rouge, U vert, O bleu,  UTEC-en, Revolver Galeríarako, Lima (2016); ¿Por qué no aquí? (Zergatik ez hemen?), programa publikoa eta lantegia SOMA Mexicon BAR project-ekin (2016); The Reflection of the Mineral, The (Re)Action of the Image (Mineralaren isla, irudiaren (erre)akzioa), bideo-programa bat Herding Islands, Rats and the Anthropocene proiekturako University of the Philippines unibertsitatean - Los Banos, Filipinak (2015); Hablo, sabiendo que no se trata de eso (hitz egiten dut, horri buruzkoa ez dela jakinda), La Caixa eta Macbako bildumei buruzkoa, artista garaikideen performane eta esku-hartzeekin, Caixaforum, Bartzelona (2015); Lesson 0 (0 lezioa), Azoteak komisariatutakoa Espai13 Fundació Miró fundaziorako, Bartzelona (iraila 2013-iraila 2015); ¿Por qué no lo llamas entropía? (Zergatik ez diozu entropia esaten?), Ariadna Ramonettirekin batera komisariatutakoa, Mexikoko Guadalajara hiriko Encuentro de Cultura Contemporánea topaketarako (2015); Ignacio Uriarte: 1&0s: Marco, Museo de Arte Contemporáneo de Vigo (2014); ¿Estudias o trabajas? (ikasten edo lanean ari zara?), La Ene, Buenos Aires, Argentina (2013); Lanza una roca y a ver que pasa (Bota ezazu harri bat eta ea zer gertatzen den), La Casa Encendida, Madril (2013); edo Ref.08001, NoguerasBlanchard, Bartzelona (2010). Berlingo SYNAPSE Workshop 2015 en Haus der Kulturen der Welt-era joateko hautatu zuten, eta Surrounding Education (Inguruko Hezkuntza) programako gonbidatuetako bat ere izan zen, Amsterdameko De Appel Art Center-en hezkuntzari eta pedagogiari buruz egindako bi eguneko programa, hain zuzen ere arte eta kuratzailetza esparruei lotuta (2015). Gaur egun erakusketa-proiektu bat prestatzen ari da Madrilgo Centro de Arte de Alcobendaseko CV bildumarako; eta Cale, cale, cale! Caale!!! Izeneko proiektua ere garatzen ari da Donostiako Tabakalerarako (2017), naturarekin lotuta, magiak, errituek eta mundu irrazionalak duten papera zalantzan jartzen duen proiektua. A*Desk, Terremoto Magazine, Dardo eta SOUTH Magazine aldizkarietan ere idazten du, besteak beste.