Juan Villar Duro | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Juan Villar Duro

Juan Villar, Twitterren @dibupuntes, Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Gaztelania eta Literaturako irakaslea da Urnietako Egape Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Metodologiaren eta teknologia berrien zalea izanik, urte batzuk daramatza Euskadi eta Kantabriako zenbait institututako irakasleei laguntzen beren eskolak modu eraginkorrean diseinatzeko.
Marraztu egiten du, pentsatzeko eta denbora antolatzeko; marraztu egiten du, gauzak kontatzeko eta irakasteko.