Juana Mª Sancho Gil | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Juana Mª Sancho Gil

Juana Sancho Bartzelonako Unibertsitateko Didaktika eta Hezkuntza Antolamendu Saileko katedraduna da.  Horrez gain, “Formación, Innovación y Nuevas Tecnologías” ikerketa taldea koordinatzen du eta Bartzelonako Parke Zientifikoko Kulturako eta Hezkuntzako Aldaketaren Ikerketa Zentroko zuzendarikidea da. 
Nazio-mailako, Europako eta nazioarteko ikerketa-proiektuak koordinatzen ditu eta horietan parte hartu eta aholkularitza ematen du. Zenbait artikulu eta liburu argitaratu ditu; esaterako, “Tecnologías para transformar la educación” (Ediciones Akal). Horrez gain, Octaedro argitaletxearen “Repensar la educación” bilduma zuzentzen du, beste batzuekin batera.