Fokuak (FK) - Juha, (Aki Kaurismäki, Finlandia, 1999, 78') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Juha, (Aki Kaurismäki, Finlandia, 1999, 78')

Jose Vendittiren zuzeneko sonorizazioa (saxofoia, perkusiozko objektuak eta sintetizadore modularra)

 

Juha, Aki Kaurismäki, Finlandia, 1999, 78 '

Jose Vendittiren zuzeneko sonorizazioa (saxofoia, perkusiozko objektuak eta sintetizadore modularra).

Juha Marjarekin ezkondutako baserritar bat da, bera baino askoz gazteagoa den emakume ederra. Egun batean, Shemeikka izeneko negozio gizon bat, autoa matxuratu zaiola eta euren etxera iritsiko da laguntza eske. Juhak autoa konpontzen duen bitartean, Shemeikka Marja konbentzitzen saiatzen da, berarekin hiri handira ihes egin dezan, aberastasunak eta emozioz beteriko bizitza promes eginez.

Mauritz Stiller zuzendariaren Johan filmaren remake-a, Tabakaleran proiektatua 2019/11/15ean, 19:00etan.

Saio bikoitz honen sonorizazio-objektua diren bi filmak Mauritz Stillerren Johan (1921) eta Aki Kaurismäkiren Juha (1999) dira, biak Juhani Aho idazle finlandiarraren Juha (1911) eleberriaren moldaketak dira. Eleberriaren jatorrizko istorioak Juha, nekazaria, Marja, bere emaztea eta Shemeikka negozio gizonek osatutako maitasun triangeluaren gorabeherak kontatzen ditu. Stiller eta Kaurismäkiren filmek ezkontza-konpromisoari buruzko hausnarketa bat planteatzen dute, bai eta Juha eta Marjak antzeztutako landa-bizimoduaren eta Shemeikkak irudikatutako hiri-bizimoduaren arteko desberdintasunen ondoriozko gatazka ere. Bi filmen zuzeneko sonorizazioa, Juhani Ahoren jatorrizko kontakizunaren hurbilketa gisa ez ezik, filmen irudi, egitura, erritmo edo hari narratiboarekin elkarrizketa bat ezartzeko aukera ere izango da, ardatz tematiko komun horretatik haratago. RAMÓN DEL BUEY

El ojo escucha (preludio)-k komisariatutako programa. AMEE (Asociación de Música Electroacústica y Arte Sonoro de España) eta Filmadrid-ek antolatua. Lehenengo aldiz Madrilgo Círculo de Bellas Artesen egina 2019ko ekainan.

Más actividades de Fokua: Jatorrizko soinu banda:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Interesa dakizuke

Kontzertuak, Zinema
2019-11-15 - 19:00

Kanpotar bat gizatalde itxi batera iritsi...

Lekua:

+ Info