Julen García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Julen García

Julen García

Artista bat da, eta bere lanak irudietan oinarritzen ditu gehienbat. Hainbat erakusketa kolektibotan hartu du parte: Bi Dos Two, Az (Bilbo, 2018); Él Él Él, Arenatzarte (Gueñes, 2017); T-festa, IED (Madril, 2017) / Tabakalera (Donostia, 2016) / Az (Bilbo, 2017); Getxoarte (Las Arenas, 2016 eta 2014) edo Gipuzkoako Artista Berriak Programa, KMK (Donostia, 2016). Eta, bakarka: A body is never just a body, Abokatuen Elkargoa (Kordoba, 2018). Jazpanart arte-jaialdiaren zuzendarietako bat izan zen hiru ediziotan zehar (Beasain, 2011-2014).