Udako erakusketak: Uriel Orlow & Jumana Manna - Jumana Manna - Jumana Manna | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Wild Relatives

Udako bi erakusketetako bat Jumana Manna (AEB, 1987) artista palestinarrari eskainiko diogu. Erakusketa honek lehen aldiz erakutsiko du artista gazte honen produkzio artistikoa Espainiako estatuan. Mannak bere burua zinegile eta eskultore gisa definitzen du. Bere lana diskurtso historiografiko eta geopolitikoetan oinarritzen da, batik bat, Ekialde hurbileko gertakari historiko, sozial eta kulturalei loturik. Ikuspegi mikro batetik abiatuta, gertakari horiek egun puri purian dauden garrantzizko gaiak ukitzen dituzte. Kolonialismoa, kultur-trukea edo boterea bere lan filmiko eta eskultorikoetan azpian dauden gaietako batzuk dira. Erakusketa hau Mannaren azken bi filmek ardazten dute —A Magical Substance Flows Into Me (2016) eta Wild Relatives (2018)—, eta baita bi proiektu hauen inguruan sortutako unibertso eskultoriko eta sinbolikoak ere.

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:

logo issuu Issuun irakurri: Orriak 14 - Jumana Manna / Uriel Orlow

jaitsi ikonoa Pdf-a jeitsi: Orriak 14 - Jumana Manna / Uriel Orlow (pdf - 2.5 mb)

  • Bisita gidatuak
    2019-06-07 > 2019-10-06

    Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen gurutzaketatik abiatuz, ibilbideak eta solasaldiak egingo ditugu. 

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Erakusketak
    2019-06-07 > 2019-10-06 - 12:00 - 20:00

    Uriel Orlow artistari eskainitako erakusketa. 

    Lekua: - Sala de Exposiciones

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Jumana Manna

Artista plastikoa

Interesa dakizuke

Erakusketak
2019-06-07 > 2019-10-06 - 12:00 - 20:00

Uriel Orlow artistari eskainitako erakusketa...

Lekua:

+ Info