Zientzia Astea 2018 - Kafe bat Hackuarium-ekin - Vanessa Lorenzo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kafe bat Hackuarium-ekin

Kafe bat Hackuarium-ekin

Azken urte honetan hiritar zientziara zaletutako eta bizitzaren iraunkortasunarekin hertsiki lotutako komunitate bat eratu da pixkanaka Hirikilabsen. Orain, komunitate horrek adar asko ditu, baina denek IMVECek koordinatutako Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako Taldean dute oinarria. Horri esker, parte hartu ahal izan dute lokatzen laginketa lantegian, uraren kalitateari buruzko lantegian eta mikrobiologiari nahiz kimikari lotutako gazteen esperimentazio-taldean, zeinak Elhuyarren eskutik eman baititu lehen pausoak.

Horien antzeko beste ekimen batzuk nola gauzatu diren ezagutzeko asmoz, Hackuarium-eko Vanessa Lorenzo gonbidatu dugu kafe bat hartzera, gure egitasmoen berri emateko eta, batez ere, beren proiektua nola bizi duten jakiteko.

Topaketa erlaxatua izango da, beraz, denak gonbidatuta zaudete Hirikilabsek abian jarri duen esplorazio-proiektu honen inguruan modu irekian hitz egitera.

  • Data: Ostirala, 2018ko Azaroak 9
  • Ordutegia: 17.00 - 19.00
  • Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
  • Sarrera: Librea
  • Norentzat: + 6 urte

Guests

Vanessa Lorenzo

Vanessa Lorenzo

Ikertzailea