Hizketaldi Handia - Kakaoa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kakaoa

Hizketaldi handia

XVI. mendetik aurrera zabaldutako estimulatzaileen artean, kakaoak eta txokolateak dute elikagarriak izateko bereizgarria, eta hori izan zen mundu katolikoak bere kontsumoari onespena ematea eragin zuena. Likidoek baraua hausten ez duten printzipioaren kariaz, txokolatea ordezko elikagai bezala erabilia izan zen Garizuman, Espainia eta Italia bezalako herrialdeetan ezinbesteko elementu bihurtuz. Baina gorputzean sartu ahal denaren eta ezin denaren inguruko gorabeherak kontestu historiko horiek baino haratago doazen kontuak dira. Jokaera moralak interpretatzeaz arduratzen diren estamentuentzat, Eliza, Estatua edo Hiria bezalako korporazioentzatnahitaezkoa da gorputz indibidualen gaineko kontrola ezartzea, kudeatzeaz arduratzen diren horren sinboloa direlako azken finean. Kontrol horrek, aukeratzeko posibilitatea nabarmenki zabalagoa den forma sofistikatuetaranzko bilakaera izan du, erabat asebetea den mundu baten sorreraren utopia ekarriz.

Grandvillen ilustrazioek XIX. mendean modu berezian islatzen zuten hori: “ibaiek tez eta txokolatez gainezka egingo dute, arkume erreak larreetan brinkoka ibiliko dira, eta gurinetan erregositako arrainak Senan igeri egingo dute”. Baina asebetetze amets horiek adiktoaren figuran dute beren kontra-irudia, aukera librearen ikuskera aurrerakoi hori paradoxiko bilakatuz. Honoré de Balzacek bere Traité des excitants modernes-en zioen bezala, herrien patua, eta, beraz, herritarrena, beren elikaduraren menpe badago, ze ikasbide atera ditzazkegu horri buruz erromantizismo garaian idatzitako apetituaren teorietatik, santuen baraualdietatik edota berriagoa den “gorputzaren kultutik”? Izan al daiteke hau kapitalismoaren zirkulazio likidoa irudikatzeko elementu edo tresna?

    Programa

    • Mikel Alberdi. Historialaria: Un líquido espeso y negruzco como un brebaje: Txokolateari buruzko zenbait testigantza XIX. mendearen bueltan

    • Usue Arrieta. Artista: Edari energetikoak

    • Miren Jaio. Arte kritikaria: Faking it

    • Álvaro Perdices. Artista eta Prado Museoko (Madril) erakusketa koordinatzailea: Xocorite/ChocoPOP: Del rito. Por la moral. En el flujo

    • Inés Plasencia. Ikertzaile eta kultur kudeatzailea: Cacao, explotación colonial y trabajos forzados en la cultura visual de la Guinea Española

    Más actividades de Aurkezpenak eta eztabaidak:

    Buletinera harpidetu!
    Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.