Udako lantegiak 2020 - Kale-arteak zure etxea hartuko du - Balu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kale-arteak zure etxea hartuko du

 

Kale-arteak eskaintzen dituen sormen aukerak ezagutuko ditugu stencil teknika landuko duen lau eguneko (uztailak 14, 15, 16, 17) lantegi honetan.

Balu kale-sortzaile goierritarraren eskutik, stencil teknika deskubritu, sortu eta probatzeko aukera izango dugu. Kale-artea zer den ikasiko dugu, zenbait korronte eta erreferente ezagutu, erabiltzen diren materialak identifikatu, espazioen garrantzia azpimarratu eta sormena landuko dugu proiektu pertsonalak gauzatuz. Etxetik, kalera. 

 

Lantegiaren egitura:

- Aurkezpenak. Kale-artearen historiara gerturapena. Geruzetan lan egiteko erabiliko dugun programaren azalpena.

- Lehen zirriborroak. Coco 144 artistarekin zuzeneko elkarrizketa, New Yorketik. 

- Kale-artelan desberdinak ezagutu. Ariketa praktikoaren jarraipena. Materialak probatzen hasiko gara. Flip 1 artistarekin zuzeneko elkarrizketa, Los Angelesetik. 

- Espazioen garrantziaz hitz egingo dugu; zeintzuk dira toki aproposenak? Gure proiektuaren amaiera eta partekatzea. 

 

Beharrak:

*Ordenagailu bat 

*Internetera konexioa -- Wifi-a

*Kuterra 

*Guraizeak 

*Folioak

*Karrozero zinta

*Spray beltza edo aukerako koloreak

 

Hizkuntza: euskara

Guests

Balu

Diziplina anitzeko artista