Kamaleoiak gara! - Kamaleoiak Gara! Programa - Familiartean gozatzeko ikuskizunak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kamaleoiak Gara! Programa

Familiartean gozatzeko ikuskizunak

Kamapeloaik gara - familiartean gozatzeko programa

Hilero larunbat batean jarduera programa bat eskaintzen dugu txikiek eta helduek elkarrekin goza dezaten. Artista, performer, musikari, dantzari, zinemagile, narratzaileen... proposamenak dira, arte praktikak hurbiltzen dituztenak arte bizietatik edozein motatako komunitateetara, normalean gertatzen ez diren topaketak sortzeko helburuz.  

*****
Programa hau doakoa da eta bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Espazioaren aforoa 75 eta 150 pertsonen artean ibiliko da, saio bakoitzaren berezitasunen arabera. Ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago iristea gomendatzen da, bai eta lehenengo solairuko informazio puntutik pasatzea sarreren bila. Behin ikuskizuna hasi denean espaziora sartzea ez da baimenduko.

  • Ordutegia: 17:00 (Hilabetean behin, larunbatez)
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
Kamaleoiak Gara! Programa:

Jarduerak

También te puede interesar