Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia - Kearen politikak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kearen politikak

kearen politikak

Kearen erabilpen zabalduenetako bat espirituen helegitea izan da. Bere lurrunkortasun lodi eta itxura aldakorrak beste munduetako izakien dei eta harrerarako egokia egiten du. Ugariak dira gorputzaren jabe egiteko espirituek kea tresna bezala erabiltzen duteneko erritoak. Hartutako gorputzari beste aldetik, banakotasunaz haratago bidai bat egitea ahalbidetzen dio, nolabaiteko esperientzia transzendentala eskuragarri eginaz. Ohitura modernoek bere arnastea tabakaoaren gisako bizigarrien eguneroko kontsumorako modu berritzaileneetan bihurtu zuten.

Bizigarriak: Zirkulazioa eta Euforia proiektuaren barruan,  “Kearen Politikak” izeneko atal hau aurkeztu nahi da 2016 urtean zehar, gonbidatu ezberdinen bitartez zenduriko autore ezberdinen hitzaldiak taularatu, ahoskatu eta komentatuko dira. Horrela Tabakalerako espazioan Karl Kraus, Simone Weil, Aby Warburg, Albert Hofmann, Jóse Martí, Maria Zambrano edo David Foster Wallace-n gisako idazle, filosofo, politikari, kimikalari, poeta eta artisten ahotsak konbokatuko dira, Asier Mendizabal (artista), Esteban Zamora (filosofoa), Gema Intxausti (artista), Xabier Arakistain (arte komisarioa), Danele Sarriugarte (idazlea), Josebe Martinez (antropologa), Lars Bang Larsen (idazlea eta komisarioa) edo Valentin Roma (saiogile eta arte komisarioa) bezelako egileen eskutik.

Antropologiak posesioa, jakinduriaren eramaile gisa inbokatu eta jasotzen diren espirituenganako sinismenarekin estuki lotua dagoela erakusten digu. Printzipioz, zentzu eta eraginkortasunik gabeko praktika bat izango litzatekeena denbora zentzu jarrai eta homogeneo batean soilik arrazionalizatzeko gai den mundu batentzako.

Aby Warburg irudien historiagileak “biziraupena” terminoa erabili zuen gure ondare kulturala, denbora ezberdinek gurutzaturiko sare erraldoi baten gisa berdefinitzeko. Bere hausnarketetan  denbora historikoen geruza eta dentsitate ezberdinak insistentziaz aipatuko ditu. Aintzinako irudiak itzuli, berpiztu, egiten direneko zurrunbilo honetan amaigabeak diren hainbat harreman gurutzatu emango liratezke. Irudien historiari aurre egiteko Warburg-ek osatuko duen hiztegian, indarra edo potentzia gisako hitz-gakoak aurki ditzazkegu, artea bizitasunetik ulerturiko dimentsio baterako ulermenean.

Programa hau bizigarriak pentsatu eta pentsamendua piztu nahi dituen proiektu baten baitan kokatzen da.

También te puede interesar