Ariketak: La segunda respiración - Kinestesia: mugimenduaren logika | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kinestesia: mugimenduaren logika

Bauhaus antzokia: Formentanz (dantzariak: Oskar Schlemmer, Werner Siedhoff, Walter Kaminsky), Koreografia: Oskar Schlemmer. Argazkia: Erich Consemüller, 1927. Bauhaus-Archiv Berlin / © Stephan Consemüller.

Bauhaus antzokia: Formentanz (dantzariak: Oskar Schlemmer, Werner Siedhoff, Walter Kaminsky), Koreografia: Oskar Schlemmer. Argazkia: Erich Consemüller, 1927. Bauhaus-Archiv Berlin / © Stephan Consemüller.

Partekatu!

“Kinaesthesia” adiera Henry Charlton Bastianek erabili zuen lehendabizikoz 1880ean; fisiologo eta neurologo ingelesak gure gorputz-adar eta enborraren posizio zein mugimendua sumatzeko gaitasunari egin zion erreferentzia hitz honekin, “gihar-memoria” gisa ere ezagutzen dena.

Kinestesia adiera eta zientziaren xedea gorputzaren mugimendua sumatzeko dugun moduak aztertzea da. Giorgio Agamben filosofo italiarraren arabera, sortzen den garaian, gizakiak bere kanpoaldearekin harreman natural bat izateko gaitasuna galdua zuen; bere keinuekin erlazionatzekoa.

Ezkutuko arrazoi horregatik, XIX-XX.mende amaieran, gorputzaren keinuen babeste eta artxibatzearen inguruko mota guztietako ekimenak obsesiboki ugaritu ziren, baita “gorputzaren teknikak” deiturikoari loturiko ekintzak ere; ekimen hauek testuinguru ezberdinetan eman dira, estamentu zientifiko berrien bokaziotik hasi eta sortu berri den zine-teknikak buruturiko erregistro sakoneraino.

Gure modernitateak planteatzen dizkigun jatorrizko arazoetatik abiatuz, Ariketak: la segunda respiración biurteko proiektuaren baitan antolatutako jardunaldi hauek hausnarketa bat proposatzen dute keinuaren lekuaren inguruan, tresna ezberdinen bitartez egingo da hau, hala nola slapstick fenomenoaren azterketa zinematografikoa edo Ekialdeko arte martzialen itzulpen kulturala.

Jarduerak

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-07-12

    Tai-Chi-Chuanaren bi maisuk kontzientziaren, behaketaren eta ariketaren artean gertatzen diren harremanez hitz egingo digute "Kinestesia: logikaren mugimendua" programan kokatzen den solasaldi honetan.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-07-12 > 2018-07-14 - 10:00-13:00 y 16:00-18:00

    Yuan Li Min maisuarekin Tai Chi Chuan-eko ikastaroa, 'Kinestesia: mugimenduaren logika' programaren baitan.

    Lekua: - Cristina Enea Parkea

    + Info

  • Kontzertuak
    2018-06-28

    Kontzertu hau "Kinestesia: mugimenduaren logika" programan kokatzen da. Musikari bakoitza bere «irudi» propioak gidatzen du. Hori da benetako oinarria, eta oinarri horrek hitzei eta oroitzapenei komunikazio-sistema bat ezartzen uzten die pieza garatzen den bitartean. Prozesu instintibo eta intuitibo horrek gidatzen gaitu musikaren benetako esentziara. 

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-06-27

    Zer da ekintza, zehazki, efikaziaren ikuspegitik? "Kinestesia: mugimenduaren logika" programan txertatzen den hitzaldi honek Europako eta Txinako tradizioen arteko ezberdintasunak aztertuko ditu.

     

     

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-05-24 > 2018-06-07 - 11:00-14:00

    Olatz Gonzalez de Abrisketak gidatutako irakurketa saio hauek "Kinestesia: mugimenduaren logika" programan kokatzen dira. Distantziari buruzko hausnarketa bultzatu nahi  da, bestearen ulermena eta kultura ezberdinen arteko komunikazioa ukituz.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info