- Kode kreatiboa. Processing - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kode kreatiboa. Processing

Processing-a kode kreatiboaren euskarrietako bat da. Ben Fry-ek eta Casey Reas-ek, Maeda zuzendari gisa izanda, lengoaia hau sortu zuten 2001ean Java-n oinarrituta, pieza multimedia edo interaktiboen sorkuntzan laguntzen duena. Programazioa publiko guztietara hurbiltzeko eta kodearen idazkeraren inguruko ikuspuntu kreatiboa emateko funtsezko piezetako bat izan da. Datorren maiatzaren 21ean Kode Kreatiboaren inguruko taldearekin bilduko gara berriro Processing-ari buruz hitz egiteko. Kasu honetan Dani Artamendi izango da gurekin, hau proposatzen duena: “Baina, zer da programatzea? Zertarako erantzun galdera honi agian beste galdera hau erantzun behar bada: zer da konputadore bat? (Zer izan zen lehenago, arrautza edo oiloa?). Processing-a abiapuntu eta amaiera bezala hartuta denboran zehar bidaiatuko dugu galdera hauei erantzuna ematen saiatzeko.”  

Documentación

Argazkiak

Kode kreatiboa : Processing

Kode kreatiboa : Processing