Komisariotza programa - Komisariotza, ikerketa eta esparru politikoa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Komisariotza, ikerketa eta esparru politikoa

Komisariotza programa: 2. Modulua

Komisariotza programa: Katerina Gregos

Demokrazia, eskubideak, kolonialismoaren ondarea, historiografia, ezabatutako narrazioak eta adierazpen-askatasunaren mugak edo errefuxiatuen krisia bezalako gai politiko eztabaidagarriak aztertuz, ordezkaritza arazoak eta metodologia-estrategiak aztertuko dira lantegi honetan, hain zuzen ere esparru politikoa ikuspegi kritikotik, ikerketan oinarritutako ikuspegitik eta prozesuak oinarritzat hartuta komisariotzari dagokionez.

Halaber, sozialki zein politikoki konpromisodun jardunbideak ere aztertuko ditu komisarioak, artistak eta, besteak beste, ikerlarientzako interesgarria den modulu honek, ikerketa praxi artistikoan eta ikusgarritasunean islatzeko modu ezberdinak, baita komisariotzari dagokionez, edukia nola antolatu eta bitartekotza nola ezartzen den ere. Johan Grimonprez eta Adelita Husni-Bey artistei gonbitea luzatu die Katerina Gregosek, horiek ere lantegian bere ekarpena egin dezaten. Grimonprezek bere ikuspegi berezi eta propioa eskainiko du ikerketari, zinemari eta politikari buruz; Husni-Beyk, berriz, pedagogia eta performance-era erradikalak oinarritzat hartzen dituen ikuspegia eskainiko du.

 

Programa zehatza:   Komisariotza Programa: 2.modulua (pdf - 30kb)

Gonbidatuak

Komisarioa

Moduluaren zuzendaria

Artista eta pedagogoa