Komisariotza programa - Komisariotza programa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Komisariotza programa

Komisariotza programa
Partekatu!

Sortzaileen gunetik 2015ean abiarazi genuen komisariotza programa, komisario-praktikak eta orobat haiekin harremana duten zeharkako gaiak edo tangentzialak (kritika, ikerketa, ekoizpena edo bitartekaritza) aztertzera eta gogoeta egitera bideratutako lan ildoa. Komisario-praktikan profesional moduan jardun nahi duten tokiko, nazioko edo nazioarteko pertsonei dago zuzenduta programa hau .

Datozen bi urtetan komisariotzari lotutako ikerketa eta praktika mota desberdinak jorratuko ditugu, lau unetan banatutako lau moduluren bidez. Gaia zatikatu edo banatzeko asmorik gabe, komisariotza-praktika ulertzeko, lantzeko eta gauzatzeko modu desberdinak landu nahi ditugu modulu horietako bakoitzean. Horretarako, sektoreko profesionalak gonbidatuko ditugu, eta haiek beste bi profesional gehiago gonbidatu ahal izango dituzte, modulu bakoitzaren edukiak osatzeko.

 

Lau modulu

 

  • Proiektuen komisariotza, 2016ko ekainak 20-24. Catalina Lozanoren eskutik (Izena emateko epea: 2016ko maiatzaren 20tik ekainaren 1era bitarte)

  • Ikerketa-komisariotza, 2016ko azaroa. Katerina Gregosen eskutik

  • Kritika eta idazkuntza, 2017ko ekaina. Peio Aguirreren eskutik

  • Komisariotza eta hezkuntza, 2017ko azaroa. Nora Sternfelden eskutik

 

Koordinatzaile bakoitzak erabakiko du moduluaren osaera: aurkezpenak, tailerrak, hitzaldiak… Saio teoriko eta praktikoen bidez komisariotzari lotutako ikuspegi eta jardun-moldeak aztertuko dira. Profesionalek diseinatuko dituzte moduluak, eta bost egun iraungo dute, astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldeko saioetan.

Jarduerak

  • Lantegiak
    2017-11-06 > 2017-11-10 - 10:00-14:00 / 16:00-19:00

    Komisariotza programako laugarren mintegi hau Nora Sternfeld komisario eta hezitzaileak zuzenduko du eta hezkuntza komisariotzaren ikuspuntutik jorratzen du. Modulu honetan parte hartuko dute, gainera, Ahmed Al-Nawas-ek (Helsinkin lan egiten duen komisario eta hezitzailea) eta Ayşe Güleç-ek (Kassel-en lan egiten duen langile kulturala, hezitzailea eta aktibista).

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2017-05-29 > 2017-06-02 - 10:00-13:00 / 16:00-19:00

    Azkenengo bi hamarkadetan, curator figurak arte-kritikarengan eragin nabarmena izan du. Artearen inguruko testuen kopurua asko handitu bada ere, kritika egiteko moduetan krisi sentsazioak dirau. Peio Aguirrek zuzendutako ‘Kritika eta idazketa’ moduluak orden pixka bat jartzea du helburu gai nagusian, testuan, kontzentratuz.  

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2016-11-14 > 2016-11-18 - 10:00-13:00 / 15:00-18:00

    Komisariotza programaren bigarren moduluak, Katerina Gregosen zuzendaritzapean, esparru politikoa ikuspegi kritikotik, ikerketan oinarritutako ikuspegitik eta prozesuak oinarritzat hartuta komisariotzeari dagokionez aztertuko ditu.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2016-06-20 > 2016-06-24 - 10:00-14:00 y 16:00-19:00

    Catalina Lozano dirige el primer módulo del Programa de Comisariado, dedicado a una práctica comisarial en la que la labor del comisariado se desarrolla en contacto cercano al artista o agentes implicados en el proyecto.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info