Hizketaldi handia - Kontatzen ibiltzea - María Belmonte Barrenetxea, Gerard Horta, Itziar Okariz, Luis de la Cruz Salanova, Julio Villar | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kontatzen ibiltzea

Kontatzen ibiltzea

Dancer with a Tambourine X-radiograph © Fitzwilliam Museum

'Kontatzen ibiltzea' Hizketaldi handiaren bigarren lan-mahaia izango da.

Jakin badakigu eskola eta zirkulu filosofiko askorentzat oinez ibiltzea arrazoimena sustatzeko eta areagotzeko metodo bat zela (paseatu bitartean). Ez da harritzekoa, beraz, ibiltzea jarduera libre nagusitzat jotzea. Baina ibiltzea gorputza ikusgarri egiteko modu bat ere bada, giza izaera bera keinu eta irudikapen baten bidez identifikatzekoa: bi oinen gainean zutik mantentzea. Honoré de Balzac idazleak bere “Ibiltzeari buruzko teoria”-n zenbait galdera egin zituen, eta, arraroak diruditen arren, ariketa ororen funtsa dira: “Ez al da benetan arraroa ikustea gizakia oinez ibiltzen denetik inork ez duela galdetu zergatik ibiltzen den, nola ibiltzen den, ea ibiltzen den, ea hobeto ibil daitekeen, zer egiten duen ibiltzean, ea egongo litzatekeen modurik ibiltze hori inposatzeko, aldatzeko edo aztertzeko?. Munduak izan dituen sistema filosofiko, psikologiko eta politiko guztien oinarrian dauden galderak dira horiek.

 

Parte-hartzaileak bloke honetan

  • María BelmontePor los viejos caminos de la costa vasca

  • Gerard HortaCuerpo físico, cuerpo social: dos cuerpos y algunos espectros

  • Itziar OkarizI never said umbrella

  • Luis de la Cruz Salanova: Running y otras cosas que no tienen que ver con correr ¿dónde nos sitúa el deporte como individuos y como colectivo?

  • Julio VillarViajar a pie

 

Dokumentazioa

Guests

Gerard Horta

Antropologoa eta poeta

Luis de la Cruz Salanova

Historialari eta liburuzaina

Julio Villar

Bidaiaria, idazlea eta alpinista