- Kroma saioa. Fantasia eta beldurra - Jorge Núñez de la Visitación | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kroma saioa. Fantasia eta beldurra

Kroma lantegi trinkoa

"Fleeting" proiektuaren fotograma, gaur egun prozesuan (Jorge Núñez, 2020)

 

Lantegi hau kromaren funtzionamendua ezagutzeko aukera bat da, zineman asko erabiltzen den ikus-entzunezko efektu berezia.

Ikus-elementu berriak txertatzeko filmeetan desagertarazteko erabiltzen den kolore berde hori da kroma. Benetan elementu bitxia da.

Saioan zehar efektu digital hori nola sortzen den ikusi ahal izango dugu, eta bideo labur batzuk eraikiko ditugu fantasia eta izuaren generoekin jolasean, kroma protagonista izanik.

 

Lantegiaren egitura:

- Kroma, OBS eta horien sormen-aukerak erabiltzen hastea.

- Mugak ezagututa: asmakizunak eta erroreak kroma efektuaren bidez erabiltzea, argiztapena eta koloreak.

- Adibideak:

        Jaten duen kroma baten istorioa

        Bitan banatzen edo aldatzen den espazioa

        Bidaia sideralak tokitik mugitu gabe

        Magia eraldatzen duten itzalak

- Taldeko ariketa: kroma eta argiztapena erabiliz eta kromaren efektuaren akatsak baliatuz beldurrezko sekuentzia txiki bat egitea. Gertaerak eta eszenak definitzea, idaztea, fondoak hautatzea, plano-motak, enkoadraketak, zoomak…

Guests

Jorge Núñez de la Visitación

Zine-zuzendaria eta irakaslea

Documentación

Argazkiak

Kroma saioa. Fantasia eta beldurra

Kroma saioa. Fantasia eta beldurra