- KSIatea: "Nazioartekotzeko informazioa lortzeko bilaketa metodoak" - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

KSIatea: "Nazioartekotzeko informazioa lortzeko bilaketa metodoak"

Formakuntza jardunaldia

KSIatea aurkezpena

 

Merkatuko joerei, lehiari buruz, eragile, banatzaile edo bezero posibleei buruz, etabarren informazio fidagarria eta garrantzitsua ezagutzeak, nazioartekotzeko erabakiak arrisku txikiagoarekin hartzeko eta gure nazioarteko estrategia modu zehatzago batean zuzentzeko aukera ematen digu. Baina, nola lortu informazio aipagarri eta egiazkoa? Nondik hasi? Zein baliabide daude gure eskura?
 
KSIatea programaren barneko eta kultura eta sormen sektoreko enpresei zuzendutako “NAZIOARTEKOTZEKO INFORMAZIOA LORTZEKO BILAKETA METODOAK” Formakuntza Jardunaldian, zure enpresaren nazioartekotzea bultzatzeko, informazioa arakatzeko bilaketa tresnetatik ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak ezagutuko dituzu. Izan ere, egun bizi garen gehiegizko edo kontraesankorra den informazioarekin (infoxikazioa), teknologia berriek eta datuek testuingurua argitzen laguntzen digute.

 

Behin-behineko programa:

  • 09:45 Parte-hartzaileen erregistroa
  • 10:00 Aurkezpena eta ongietorria - TABAKALERA
  • 10:15 Zer da adimen lehiakorra? – Gontzal Barasorda, Adimen Lehiakorraren Kudeatzailea, Basque Trade & Investment
    • Adimen Lehiakorraren kontzeptua
    • Nola planteatzen dugu adimen lehiakorra BTI-n?
    • Informazio iturri eta zerbitzuen adibideak
  • 10:45 Kasu praktikoa – Dinamika: nola bilatu informazioa?
  • 11:00 Kafe atsedenaldia - Networking
  • 11:30 Nola bilatzen dut nazioartekotzeko informazioa? – Jesús Albizu, Nazioartekotze Aditua
    • Produktuei buruzko informazio bilaketa vs. Zerbitzuei buruzko informazio bilaketa
    • Nola bilatu informazio baliagarria zerbitzuen kasuan?
    • Makro maila: zeintzuk dira nire sektoreko tendentziak?
    • Mikro maila: nola aurkitu agenteak, komertzialak edota bezeroak?
  • 12:15 Enpresa kasua enpresa konfirmatzeke
  • 13:00 Jardunaldiaren amaiera