- KSIatea proiektuaren aurkezpen publikoa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

KSIatea proiektuaren aurkezpen publikoa

KSIatea aurkezpena

 

Tabakalerak kudeatuta eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatuta, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektorea nazioartekotzea bultzatzea du helburu. Kultur eta Sormen esparru guztia osatzen duten enpresei zuzendu nahi zaie nazioartekotze bidean dauden laguntzen berri emateko eta, era berean, laguntza horietan parte hartzea sustatzeko.

Honen guztiaren berri emateko, datorren maiatzaren 30ean goizeko 10:00etan jardunaldi bat antolatu dute Tabakaleran programaren nondik norakoak argitzeko eta, besteak beste, nazioartekotze prozesuan kultur eta sormen sektorean dagoeneko onurak jaso dituzten enpresen testigantzak entzuteko. Nazioartekotze prozesua hastear dauden enpresentzat eredu izango diren adibideak entzutea eta euren bizipenak bertatik bertara ezagutzea izango da jardunaldiaren xede garrantzitsuetako bat.

Enpresen kezkak argitzeko balioko du eta programan parte hartzeko zalantzak dituztenei horiek argitzeko. Horretarako, ekitaldian bertan nazioartekotze programa diseinatu duen IDOM aholkularitza enpresak hartuko du hitza.

Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektorea nazioartekotzea bultzatzea du helburu. Proiektu honek nazioartekotzeko aukeren diagnostikoa eta prozesu hori gauzatzeko planak egiten lagunduko die KSI sektoreko euskal enpresei dagoeneko indarrean dauden programetara aurkeztu ahal izateko. Horrez gain, enpresa horiek laguntzeko plataformaren bidez iradokizunak egingo ditu KSI enpresak hobeto egokitu daitezen nazioartekotzea laguntzen duten programa publikoetara. Helburua nazioartekotzera bideratutako 50 ekimenen azterketa egitea da eta, urtea amaitu baina lehen, 20 plan abiatzea. Horrela, proiektu horiek Erkidegoan indarrean dauden laguntza-programetan parte hartzeko aukera izango lukete, Basque Tradek bultzatutakoak batez ere. Programa honetan esportazio planak prestatzeko aukera izango dute hautatutako ekimenek diagnostikoak, hautaketa prozesuak eta formazio planak egiteko ohikoak diren metodologiak erabiliz.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Politika Sailak sustatu du eta Tabakalerak kudeatuko du.

 

EGITARAUA  (10:00-11:15)

 

-Joxean Muñoz. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea. Kontestu orokorra.

-Edurne Ormazabal. Tabakalerako Zuzendari Nagusia. Nazioartekotze programa

-Kasu praktikoak:

    Jordi Albareda. Fair Saturday.

    Aletxu Echevarria. Bright vibes.

    Maria Madarieta. Virtualware.

    Ane Ruiz de Zarate. Mondragon lingua.

  

-IDOM. Nazioartekotze programaren xehetasun teknikoak.