0-6 Gunea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

0-6 Gunea

0-6 gunea

Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

Proiektuaren lehen fasean aurrera eramandako hausnarketa eta eraikitze prozesuaren ondorio dira 0-6 Gunea osatzen duten modulu eta elementuak. Hauek Hirikilabs laborategian sortu genituen, modu parte-hartzailean, bertako tresna, teknologia eta baliabideak erabiliz.

Orain espazioak ateak ireki ditu bertan goxo egon, jolastu, ikuskizun batean parte hartu, lagunartean irakurri edo lantegi batean parte-hartzeko.

 

Espazioaren erabilpenaren ordutegi arrunta hurrengoa da*
Ikasturtean zehar: astezkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara / Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
2018ko Aste Santua eta apirileko larunbatetan: itxita.
2018ko Pazko Astean: astezkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
Udan: astezkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara

*Beti ere Hirikilabs laborategiaren ordutegiari eta jarduera programari lotuta egongo da bere erabilera.

  • Data: Larunbata, 2017ko Apirilak 1 > Igandea, 2019ko Ekainak 30
  • Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
  • Sarrera: Librea

También te puede interesar