L'Intrus - L'intrus-en inaugurazioa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

L'intrus-en inaugurazioa

L'intrus

Urriaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19:00ean zabalduko ditu ateak L'intrus erakusketak Tabakalerako 1 Erakusketa aretoan. 

L’Intrus (arrotza) erakusketak Jean-Luc Nancy filosofo frantsesaren izen bereko saiakera dauka abiapuntutzat. Nancyk metaforikoki irudikatzen du arrotza, ezezaguna, transplantatutako bihotz bat bezala. Nancyren gorputzak arrotza behar du, baina, aldi berean, beti dauka arbuiatzeko arriskua, eta, beraz, hiltzekoa. Nancyren testuaren ondorioa da, batetik, ezezaguna gorputz sozialaren parte dela, eta, bestetik, gorputz soziala haren presentziaren menpe dagoela; are gehiago, bere diferentziaren menpe ere badago. L’Intrus, Natasha Marie Llorensek komisariatutako erakusketa, ideia horretatik abiatzen da, eta nazioarteko hamahiru artista aurkezten ditu, ezezagunaren figura testuinguruaren eta figuraren arteko harreman gisa irudikatzen dutenak.

Inaugurazioan Dages Juvelier Keates eta Alexis Steeves artistek Contact / Crisis izeneko performancea egingo dute.