La Basu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

La Basu

la basu

Bilbon jaio eta hezia, Elena Caballerok, La Basu bezala ezagunak, musikaren maitale fidel gisa definitzen du bere burua, batez ere rap, soul, dancehall, reggae, R&B, rock, punk edota flamenko musika-generoen maitalea da.
90. hamarkadaren amaieran ezagutu zuen hip hop kultura eta 1999an bere lehen taldea sortu zuen “Jungla Urbana”, emakumez osatutakoa. 2001an “#k” deituriko lehenengo maketa argitaratu zuen. 2013an “Remixes” izenburupean maxi berria atera zuen, gero, 2015an,  argitaratu zuen lehen diskoari bide emanez: “Aire es Vida”. 2016an bere hurrengo Ep berria kaleratu zuen, “Izotz Erregina” bere bigarren diskoari bide emanez, oraingoan euskara hutsean. 

Fermin Muguruza, Zein da Zein, Maria Rivero, Enkore, Dj Stepi... artistekin kolaboratu du besteak beste.

Bestalde, Aneguriarekin batera, Eskina Feminina proiektuaren arduradun da, hip hop kulturaren barruan emakumeei sustengua ematea arduratzen den egitasmoa. Idazketa lantegiak eskaintzen dituzte eta emakumeak eszenatokietara igo daitezen eta musikaren barruan merezi duten lekua izan dezaten askotariko ekimenak bultzatzen dituzte.