La fundació | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

La fundació

LaFundició 2006an sortutako kooperatiba bat da. Ezagutza, praktika kulturalak eta erlazionatzeko moduak eraikitzeko prozesu kolektiboak sustatzen ditu, horiek erabilera komuneko baliabide eta jarduera “eztabaidagarri” eta kokatu gisa ulertuta. Gure jarduketa-ildo nagusiaren oinarria askotariko ekintza talde eta erakundeekiko etengabeko lankidetza da. 2013an leku fisiko bat ireki genuen Bellvitge auzoan (L'Hospitalet). Bertan, gizarte-eta kultura-laborategi txiki bat sortu nahi dugu, erlazionatzeko eta eraikitzeko modu kolektibo, demokratiko eta mugaz haraindikoekin esperimentatzeko, eta kultura eta ezagutza zabaltzeko.

Kooperatiba gisa, LaFundició tresna erabilgarria da kulturaren arlo prekarioko langile gisa dugun egoera erregularizatzeko, eta, aldi berean, antolamendu horizontaleko forma bat da, gure lanaren bidez gizarteari itzultzen diogun horrekiko sentikorra. Kultura-jakintzak eta -praktikak sortzeko eta transmititzeko moduak eta lekuak birpentsatzea eta birbanatzea interesatzen zaigu (oinarri gisa horiek zeharkatzen dituzten botere-harremanen azterketa eta kontzientziazioa hartuta), eta kooperatibak erantzun egiten dio interes horri.