Fokuak (FK) - La rabia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

La rabia

Albertina Carriren filma

La rabia, Albertina Carri

La rabia, Albertina Carri, Argentina, 2008, 83', DCP, JB ES

Nekazarien etxe bi Panpa erdian, elementu arkaiko eta denboragabez inguratuta. Etxe horietako batean Ale eta Poldo bizi dira, beren alaba Natirekin; bestean, berriz, Pichón eta bere semea, Ladeado. Etxeak bata bestearengandik gertu daude, gertu-gertu, gizonen arteko tentsioak, desleialtasunak eta Nati isilaren eta Ladeadoren laguntasunak elkartuta. Azken horrek bere neba nagusia balitz bezala zaintzen du neskatila.

Albertina Carrik bere zinema markatu duten bi gai uztartzen ditu film horretan: ezadostasunez eta tragediaz betetako familiak, zeinetan seme-alabak gurasoen ahultasunen lekuko diren, beren absentziak pairatzen dituzten edo heldu gisa jokatzen ez dakitela ikusten duten. Mikroklima toxiko horretan nahasten dira landa-eremuko paisaiaren edertasuna eta ezkutuko indarkeriaren, animalia- eta basapiztia-senen eta denboraren eta isiltasunaren tentsioen lekuko diren pertsonaiak.

Amorrua sumin- eta nahasmendu-egoera bat da. Amorrua kutsatu egiten den birus bat da. Amorrua izurrite bat da.