Fokuak (FK) - La vie de Jesus - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

La vie de Jesus

Bruno Dumonten pelikula bat

La vie de Jesus, Bruno Dumont

La vie de Jesus, Bruno Dumont, Francia, 1997, 91', DCP, JB FR, Azp. ES

Yvette amarekin bizi da Bailleul hirian. Amak "Au petit Casino" izeneko tabernaren jabea da. Freddyk nahastuta uzten duten epilepsia atakeen aurkako tratamentua hartzen du ospitale espezializatu batean, eta lagunekin ibiltzen da. Ez dituzte hogei urte bete oraindik, basati xamarrak dira, hezkuntza eskasa daukate eta aski ezagunak dira herriko Gizarte Segurantza bulegoan, pertsonalizatutako motoen gainean igarotzen dituzte egunak. Fredek badu neska-laguna, Marie ederra, bere benetako maitea. Larrutan egiten dute Freden amarenean askotan, berak ez da ohartzen. Marieren gurasoak kale berean bizi dira, pixka bat gorago baina Freddy ez da euren etxean sartzen. Kanpoan egoten dira, ordutan, elkar muxukatzen espaloian. Elkarri helduta. Freddyren bizimoduaren kontakizuna tragediaruntz okertu da poliki...

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.