Hirikilabs Plaza

Laborategiaren erabilera irekia proposatzen duten saioei Hirikilabs Plaza deritzogu, osteguneroko hitzordua. Pertsonen, kolektiboen eta inguruneko praktika komunitateen artean elkarlanean proiektu irekiak garatu eta topatzeko lekua da, elkarrekin jendearen sormen ideiak garatuz eta DIY-etik (zuk zeuk egin ezazu) DIWO-ra (besteekin egin ezazu) bihur daitezen.

Nola har daiteke parte Hirikilabs Plazan?

Hirikilabs Plazan parte hartzeko ostegunetan 16:00etatik 20.00etara gerturatu zaitezke, edo urtean bitan zabaltzen ditugun deialdietan proiektu bat aurkez dezakezu.

Zer da Hirikilabs-Plaza deialdia?

Hirikilabs Plaza proiektu irekien deialdian edonork teknologia edota kultura digitalarekin zer ikusia duen proiektu proposamen bat aurkeztu dezake, beste pertsonekin batera Hirikilabsen  gauzatu ahal izateko. Deialdi honen filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza. Bederatzigarren deialdira aurkezteko epemuga 2018ko otsailaren 2a da. Informazioa eta izen-ematea: Hirikilabs Plaza-Proiektu Irekien 9. Deialdia.

  • Holocube Raspeberry Pi Python

    Holocube

    2015
    Raspberry Pi eta Python erabiliz, 8x8x8 LED kubo batekin hiru dimentsiotako pantaila bat sortzean datza, bideojokoetan aritzeko xedearekin.

    + Info

  • openbike open source bike diy txirrinda bizikleta

    Openbike

    2015
    Txirrinda DIY modelo ireki eta erreplikakor bat diseinatu eta eraikitzeko proiektua.

    + Info

  • Papirudia Papiroflexia raspberry pi

    Papirudia

    2015
    Bideo mapping edo argien proiekzioa erabiliz, paperarekin sortutako objetuak kolorez argiztatzeko kostu txikiko aplikazioen erabilera bilatu da, beti ere Papiroflexia eta Raspberri-Pi ardatz hartuta.

    + Info

  • argazkiak errebelatzeko estazioa

    Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia

    2015
    Proiektu honek koloretako argazkiak errebelatzeko DIY eta kostu baxuko sistema bat asmatzea du helburu.

    + Info

  • Bauhaus graffiti toolkit open source

    Bauhaus Graffiti Toolkit

    2015
    Bauhaus Grafitti Toolkit hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko open-source tresna sorta eta gida didaktikoa da.

    + Info

  • Dildotarrak

    Dildotarrak

    2015
    3D inpresorekin zuk nahi duzun dildoa gustatzen zaizun bezala Euskal Herrian egiteko aukera ematen duen proiektua da Dildotarrak.

    + Info

  • suartez

    Suartez

    2015
    Suartez hiriko izatedun argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektu bat da.

    + Info

  • Nekaz-hal

    Nekaz-Hal

    2015
    Nekaz-Hal informazioaren teknologiak gure natura edo/eta landa inguruetara progresiboki eransten joateko epe luzeko proiektu bat da.

    + Info

  • Taupa Taupa

    Taupa Taupa

    2014
    Taupa TaupapProiektuak elkarteko umeentzako Montessori materialen sorkuntzan datza. Material hauek fabrikazio digitaleko tresneriaren bidez egingo dira, kasu honetan laser ebakitzailea erabiliz.

    + Info

  • Psicoledia leds

    PsicoLEDia

    2013 > 2014
    PsicoLEDia proiektuak LED zerreda helbideragarriak erabiliz erresoluzio baxuko LED panel bat sortzea izan du helburu.

    + Info