Talde irekiak

Kultura digitalari eta teknologiaren erabilera sozial, kritiko eta sortzaileari loturiko gaien inguruko ikerketa irekia proposatzen duten topaketak egiteko guneak dira Talde Irekiak, eta ezagutza sustatzea, proiektuak antolatzea eta komunitatea sortzea dute xede.

Talde Irekiek laborategiko jarduera azpimarratzen dute, jakintza sortuz, ekintzak proposatuz, proiektuak eratuz eta baita aldaketak iradokiz ere.

  • Wired UK - NDNAD Infographic - Jer Thorp

    Data Commons Lab

    2018
    Montera34 taldeko kideekin elkarlanean sortutako datuen analisi eta bisualizazioaren inguruan lan egin nahi duen ekoizpen gunea da Data Commons Lab.

    + Info

  • astronomia hiritarra - Talde Irekia

    Astronomia Hiritarra

    2017 > 2018
    Talde ireki hau Aranzadi Zientzia Elkartearekin Astronomia Sailarekin lankidetzan egin da, eta astronomiaren arloko gaiak lantzen dira herritarren ikuspegitik.

    + Info

  • komunikaziorako irisgarritasuna - Garagune - Grupo abierto

    Komunikaziora irisgarritasuna

    2017 > 2018
    Dibertsitate intelektuala duten pentsonak ingurune desberdinetan eta batez ere, ostalaritzan, komunikatu ahal izateko tresna bat sortzean datza.

    + Info

  • Ingurumenaren Hiritar Ikerketa - IMVEC

    Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako taldea

    2018
    Imvec kolektiboarekin elkarlanean sortutako talde ireki honetan parte har dezakete ingurune kutsatuekin, hiritar zientziarekin, naturarekin eta haren bilakaerarekin, biziraupenarekin eta halakoekin lotura duten gaietan interesa duten pertsona guztiek.

    + Info

  • Open inmersion thermal circulator

    Food Hack Lab

    2017 > 2018
    Gastronomia, sukaldaritza eta nekazaritza munduan, maker filosofian oinarrituz proiektu berritzaileak sortzeko elkargunea da.

    + Info

  • ehungintza talde irekia

    Ehungintza esperimentazio taldea

    2017 > 2018
    Teknologiak ehungintzari eskaintzen dizkion aukera ezberdinak arakatzen ditu, hala nola, laser mozketa, 3D inprimaketa, elektronika, binilo termoitsasgarria eta bordatu digitala.

    + Info

  • 3D Ikasi - 3D inprimaketan ikertzeko talde irekia

    3D Ikasi

    2016 > 2018
    3D inprimaketan oinarritutako hezkuntza proiektua garatu duen eta 3D inprimaketean ikertzeko asmoa duen taldea da 3D Ikasi.

    + Info

  • Birzikleteroak - bizikletak aparkatzekoa

    Birzikleteroak

    2017
    Aitor Ikastolako guraso talde bat osatzen du Birzikleteroak. Egiako auzoan haurrek lasaitasunez eta konfidantza osoarekin ibil dezaten dute helburu.

    + Info

  • hiripausalekuak

    Hiri Pausalekuak

    2016
    Proiektu honek dibertsitate funtzionala oinarri gisa hartuta hiri espazio publikoak dauzkan beharren inguruan gogoeta egitea proposatzen du. Pausalekuak irudikatu nahi ditugu, mugikortasun modu ezberdinen behar eta nahiak kontuan hartuta.

    + Info

  • Steam

    STEAM. Laborategiak hezkuntzan

    2016
    Irakasleek osatutako talde irekia, teknologia proiektuekin lotutako laborategia sortu nahi duten ikastetxeek alternatiba ezberdinak ezagutu ditzaten.

    + Info

  • Guifinet donostia Egia

    Guifi.net nodo mugikor diseinu taldea

    2016
    Donostian eta Egia auzoan garatu duen antena nodo eramangarriaren diseinu irekia sortzea helburu duen talde irekia.

    + Info

  • euskara eta teknologia

    Euskara eta Teknologia

    2016
    Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak bultzatuta, DSS2016EUrekin eskuartean duen #Euskarriak proiektuaren parte da hiztegi-makina bat sortzeko erronka.

    + Info

  • Artisau berriak maker eta hacker

    Artisau Berriak. Maker eta Hacker-ak

    2014 > 2016
    Karlos G. Liberal eta Paola Guimarans-en koordinaziopean, lantalde honek artisau berrien lana laguntzea eta bultzatzea du helburu.

    + Info

  • kultura baliabide partekatua

    Kultura: baliabide partekatua

    2014 > 2015
    Ber-uztarketa, p2p, sareen arteko elkarlana, eduki digitalen lizentzia, ondasun-komuna eta domeinu publikoa bezalako gaiak ditu aztergai.

    + Info

  • ikaskuntza areagotua

    Ikaskuntza areagotua

    2014 > 2015
    Ikaskuntzarako bide eta espazio berriak zabaldu eta arakatzeko talde irekia.

    + Info

  • Kode Kreatiboa

    Kode Kreatiboa

    2014 > 2015
    Talde hau kodea ohi dugun modu oso ezberdinean ulertzen duten pertsonak osatzen dute, pertsona hauek kodea ere espresio bide bezala ulertzen dute.

    + Info