Komunitateak

Kultura digitalari eta teknologiaren erabilera sozial, kritiko eta sortzaileari loturiko gaien inguruko ikerketa irekia proposatzen duten topaketak egiteko guneak dira Talde Irekiak, eta ezagutza sustatzea, proiektuak antolatzea eta komunitatea sortzea dute xede.

Talde Irekiek laborategiko jarduera azpimarratzen dute, jakintza sortuz, ekintzak proposatuz, proiektuak eratuz eta baita aldaketak iradokiz ere.

  • Open inmersion thermal circulator

    Food Hack Lab

    2017 > 2018
    Gastronomia, sukaldaritza eta nekazaritza munduan, maker filosofian oinarrituz proiektu berritzaileak sortzeko elkargunea da.

    + Info

  • ehungintza talde irekia

    Ehungintza esperimentazio taldea

    2017 > 2018
    Teknologiak ehungintzari eskaintzen dizkion aukera ezberdinak arakatzen ditu, hala nola, laser mozketa, 3D inprimaketa, elektronika, binilo termoitsasgarria eta bordatu digitala.

    + Info

  • 3D Ikasi - 3D inprimaketan ikertzeko talde irekia

    3D Ikasi

    2016 > 2018
    3D inprimaketan oinarritutako hezkuntza proiektua garatu duen eta 3D inprimaketean ikertzeko asmoa duen taldea da 3D Ikasi.

    + Info

  • hiripausalekuak

    Hiri Pausalekuak

    2016
    Proiektu honek dibertsitate funtzionala oinarri gisa hartuta hiri espazio publikoak dauzkan beharren inguruan gogoeta egitea proposatzen du. Pausalekuak irudikatu nahi ditugu, mugikortasun modu ezberdinen behar eta nahiak kontuan hartuta.

    + Info

  • Steam

    STEAM. Laborategiak hezkuntzan

    2016
    Irakasleek osatutako talde irekia, teknologia proiektuekin lotutako laborategia sortu nahi duten ikastetxeek alternatiba ezberdinak ezagutu ditzaten.

    + Info

  • Guifinet donostia Egia

    Guifi.net nodo mugikor diseinu taldea

    2016
    Donostian eta Egia auzoan garatu duen antena nodo eramangarriaren diseinu irekia sortzea helburu duen talde irekia.

    + Info

  • euskara eta teknologia

    Euskara eta Teknologia

    2016
    Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak bultzatuta, DSS2016EUrekin eskuartean duen #Euskarriak proiektuaren parte da hiztegi-makina bat sortzeko erronka.

    + Info

  • Artisau berriak maker eta hacker

    Artisau Berriak. Maker eta Hacker-ak

    2014 > 2016
    Karlos G. Liberal eta Paola Guimarans-en koordinaziopean, lantalde honek artisau berrien lana laguntzea eta bultzatzea du helburu.

    + Info

  • kultura baliabide partekatua

    Kultura: baliabide partekatua

    2014 > 2015
    Ber-uztarketa, p2p, sareen arteko elkarlana, eduki digitalen lizentzia, ondasun-komuna eta domeinu publikoa bezalako gaiak ditu aztergai.

    + Info

  • ikaskuntza areagotua

    Ikaskuntza areagotua

    2014 > 2015
    Ikaskuntzarako bide eta espazio berriak zabaldu eta arakatzeko talde irekia.

    + Info

  • Kode Kreatiboa

    Kode Kreatiboa

    2014 > 2015
    Talde hau kodea ohi dugun modu oso ezberdinean ulertzen duten pertsonak osatzen dute, pertsona hauek kodea ere espresio bide bezala ulertzen dute.

    + Info