Laida Lertxundi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Laida Lertxundi

Laida Lertxundi

Arte Ederretan masterra egin zuen Kaliforniako Arte Institutuan eta BFA bat Bard College-ean. Bere lana Estatu Batuetan zein mundu osoko hainbat museotan, jaialditan eta galeriatan erakutsi da. Arte Ederrak eta Humanitateak irakasten ditu Pasadenako Art Center College of Design-en.

“16mmtako pelikularekin, argazkiarekin eta grabatuarekin lan egiten dut Landscape Plus deitzen diodan prozesuan. Kaliforniako paisaiak jasotzen ditut, aldi berean arreta berdina jarriz soinuari, jendeari eta denboraren joanari. Nire lana barruko arkitektura intimoetan zein espazio irekien handitasunean mugitzen da, afektuek eta subjektibotasunek eraldatutako geografía marrazteko.

Edizioan zatikatutako ikuspegia erabiltzen dut, non kontakizunaren forma zinematografikoak prozesuaren ikuspegiagatik eta materialtasunagatik ordezkatuak diren. Formaren eta beti gaindituko duen esperientziaren arteko tentsioan dut interesa. Galdu behar dugun guztiaren balioztapen erradikala adierazten duen emakume gorpuztu batetik aurkezten dut ingurua”.

Laida Lertxundi