Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange - 'Landa Lan. A documentation of Darcy Lange' erakusketara bisita solasaldiak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

'Landa Lan. A documentation of Darcy Lange' erakusketara bisita solasaldiak

Bisita solasaldiak Dacy Lange

'Landa lan. A Documentation of Darcy Lange' erakusketaren edukietan murgiltzeko bisita solasaldiak, Tabakalerako hezkuntza taldeak gidatuta. Zentroko hezitzaileen laguntzarekin erakusketak ezagutzeko interesa duen edonori zuzendutakoak dira.

Metodologia parte-hartzailea erabiliz obretara eta diskurtso komisarialetara hurbiltzea proposatzen dugu, horrelako bisitaldietan normalean eman ohi diren rolak birplanteatuz, eta erakusketa-aretoak eztabaida publikorako gune bihur daitezkeela ulertuz.

*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu