- Lantegi irekiak - Carla Fernández, Ila Firouzabadi, Cristina Mejías, Elba Martínez, Ángela Millano, Julián Pacomio, Ion Munduate, Natalia Suárez, Gómez Selva, Alicia Martín López, Imanol Salaberria, MADRASSA | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lantegi irekiak

Aurten bigarren aldiz, Tabakalerako Sortzaileen Guneko estudioek ateak irekiko dituzte. Aukera ona da Sortzaileen Gunean egiten den lana zuzenenean ezagutzeko, proiektuak garatzen ari diren artisten bidez.

Nazioarteko egonaldi artistikoen programaz gain, Tabakalerako Sortzaileen Guneak bestelako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola languneak lagatzea eta ekipamendu audiobisualaren eta fotografikoaren mailegua.

Sortzaileen Gunea mota guztietako esparruetan aritzen diren tokiko eta nazioarteko sortzaileen topaleku da. Oraingo honetan, beste batzuen artean, leku hauetatik datozen artistak bertaratuko dira: Argentina, Mexiko, Maroko eta Iran. Gainera, gurekin egongo dira Francisco Bouzas, Carla Fernández, Ila Firouzabadi, Madrassa, Alicia Martín, Elba Martínez, Cristina Mejías, Ángela Millano eta Julián Pacomio, Ion Munduate, Imanol Salaberria, Natalia Suárez eta Gómez Selva artistak.

 

Programa:

16:00-16:30: Ateak irekitzea eta estudioak bisitatzea.

16:30-18:00: Sortzaileen Gunean garatutako proiektuen aurkezpena, guneen lagapena modalitatearen bidez.

Alicia Martín, Imanol Salaberria, Francisco Bouzas, Carla Fernández, Elba Martínez, Ion Munduate.

18:15-19:30: Tabakalerako egonaldietan garatutako proiektuen aurkezpena.

Natalia Suárez & Gómez Selva, Ila Firouzabadi, Madrassa, Cristina Mejías.

19:30-20:00: Performance-Aurkezpena: Ángela Millano eta Julián Pacomio.

20:00-21:00: DJ saioa + aperitiboa

 

Guests

Carla Fernández

Artista

 

Cristina Mejías

Artista bisuala

Elba Martínez

Artista bisuala

Ángela Millano

Koreografoa

Ion Munduate

Artista

Gómez Selva

Artista bisuala

Alicia Martín López

Artista bisuala

MADRASSA

Elkarte kuratoriala

Interesa dakizuke

Aurkezpenak
2018-05-12

Sortzaileen Guneak ateak irekiko ditu datorren...

Lekua:

+ Info