Neguko lantegiak - Hitzak irudiarentzat. Testuak sortu, irudiekin jokatu - Yolanda Arrieta Malaxetxebarria | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hitzak irudiarentzat. Testuak sortu, irudiekin jokatu

Hitzak irudiarentzat Yolanda Arrieta

Irudiaren iturria: http://www.uberan.eus/?hasierakoak

Irudia nagusi den garaiotan, guk hitzarekin elkartuko dugu. Idazketa sortzailea erabiliko dugu horretarako. Zentzumenak piztu, emozioak esnatu, eta oroimena eta irudimena estekatuko ditugu, hitza irudiari lotzeko adiskidetasun askean.

Testu laburrak eta irudi mota desberdinak jarriko ditugu jokoan. Guztia, lau goizez, urtarrileko lehen astean, lantegi giroan, elkarrengandik ikasiz.

Hau da lantegiaren kronograma:

 

Urtarrilak 2 -- Hitzak eta irudi grafikoa

Irudi grafikoekin arituko gara. Zenbait irudigileren ilustrazioak aztertu ondoren, testu txikiak sortuko ditugu, jokabide desberdinekin: hitza irudiaren lagun, hitza irudiaren kontrapuntu, hitza irudiaren osagarri.

 

Urtarrilak 3 -- Hitzak eta argazkiak

Argazkiak izango ditugu hizpide. Norberarenak erabiliko ditugu eta baita besteenak ere. Argazki zaharrak eta berriak, koloreetakoak nahiz zuri-beltzak. Argazkien atzean gorderiko ahotsak azaleratuko ditugu mikroipuin eran, olerki itxuran edota aforismo iradokitzaile modura.   

 

Urtarrilak 4 -- Hitzak eta ikus-entzunezkoak. Irudiaren aurretik, gidoia

Hitzak eta ikus-entzunezkoak jarriko ditugu harremanetan. Ideia, pertzepzio, emozio edo sentsazio baten hazitik abiaturiko prozesua garatuko dugu gidoi labur bat idazteko. Edo horretan saiatuko gara, behintzat.

 

Urtarrilak 5 -- Hitzak eta ikus-entzunezkoak

Hitzak eta ikus-entzunezkoak hartuko ditugu hizpide berriro, baina alderantzizko bidaia eginez, irudien gainean  testuak sortzeko.

 

  • Data: Asteartea, 2018ko Urtarrilak 2 > Ostirala, 2018ko Urtarrilak 5
  • Ordutegia: 10:30-13:30
  • Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
  • Hizkuntza: EU
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: +13 urte
Eman izena