Lantegitik atera eta gero - Lantegitik atera eta gero 1 - Marion Cruza, Pablo Marte | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lantegitik atera eta gero 1

Marion Cruza, Pablo Marte eta Miren Jaiorekin

Lantegitik atera eta gero jarduera-programa bat da. Bere helburua Mañana Goodbye, proiektuaren bidelagun izatea da. 1895ean zine-historiari hasiera eman zioten bi filmeen planoz kanpoko eszenak ditugu abiapuntu: Trena geltokira iristen eta Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen, Louis Lumiére-k sortuak biak. Programaren barruan egingo diren lau topaketatik lehena izango da hau.

Lantegitik atera eta gero-ko balizko eszena batetik abiatuko dira denak. Topaketa guztietan ikusiko ditugu filmak. Era berean, tarte batez ez ditugu filmeak ikusiko, arreta emateko modurik onena delakoan. Lantegitik atera eta gero proiektuaren helburua hainbat gairen inguruan hitz egitea da, hala nola, zinea eta lana, lana eta generoa, bizipenak eta memoria, banakako subjektua eta subjektu kolektiboa, produktibitatea eta ez produktibitatea.

Guests

Marion Cruza

Artista

Pablo Marte

Artista