Lantegitik atera eta gero - Lantegitik atera eta gero 2 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lantegitik atera eta gero 2

Otzaratxu bat, otzaratxu bi. Miren Jaio

Miren Jaio Otzaratxu bat, Otzaratxu bi

"Langileak lantegitik ateratzen dira. Batzuk korrika doaz azokara, itxi aurretik. Beste batzuk umeen bila doaz, etxera bidean. Guztiak ere badoaz norabait, presaka. Badirudi lana ez dela sekula amaitzen".

 

Mañana goodbye proiektuaren baitan Miren Jaiok gidatutako jarduera programaren bigarren topaketak Otzaratxu bat, otzaratxu bi du izenburu. Bertan, entzundako eta ikusitako irudien bitartez, modernitatean emakumea eta lanaren historiaren zati bati buruzko ibilbide bat egingo dugu.