Lara Almarcegui

Lara Almarcegui (Zaragoza 1972), Rotterdamen bizi eta lan egiten du. Bere lanak leku hutsak aztertzen ditu eta leku bakoitzaren entropiarako joera katalogatzen du arreta handiz. 2013 urtean, ezustean harrapatu zuen jendea Veneziako Bienaleko espainiar pabilioia eraikitzeko beharrezkoak izan ziren material berez betez, era horretara hondakin bihurtzen zuela pabilioia. Europan, hiri berrikuntza zabaleko eta espekulazio handiko garai batean jardunean izanik, Lara Almarcegui leku ahaztu eta abandonatuen txapeldun gisa mantendu da, hirietako eremuen gidak egin ditu eta are horien babes legala ere lortu du.

Veneziako 55. Bienaleko Espainiako Pabilioiari dagokion bakarkako erakusketaz gainera, hainbat bienaletan parte hartu du, hala nola Liverpooleko Bienala (2004), São Pauloko Bienala (2006), Sevillako Bienala (2006), Sharjah-eko Bienala (2007), Taipei eta Gwuangyu-ko bienalak 2008an eta Atenasko Bienala (2009) eta IX. Manifesta, Genk-en (2012). Haren bakarkako erakusketetan, ondoko hauek daude: Casino Luxemburg (2016), Gemeente Museum, Haga ( 2015), Kunsthaus Baselland, Basilea ( 2015), CREDAC, Ivry sur Seine, Musac, León (2013); CA2M, Madril (2012), Künstlerhaus, Bremen (2012) Secession, Viena eta Ludlow 38, New York (2010), CAC, Málaga (2007), FRAC Bourgogne, Dijon (2004) eta INDEX, Estockolm (2003).

Gaur egun, ondoko galeriak dira artistaren agenteak: Ellen de Bruijne Projects, Amsterdam, Mor & Charpentier, Paris eta Parra y Romero, Madril.